Biblioteca

 

Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketako helduen mailako irabazlea da Oihana Arana. Hemen duzue, gozagarri, bere bertso-sorta:

 

HELDUEN MAILA – LEHEN SARIA

PLURALEAN NABIL

Egilea: OIHANA ARANA CARDENAL

Doinua: EGUNSENTI BATEAN

 

1. Horren gara nomada
hain jende errari
motxila bat daukagu
-ez hiru ferrarikarakol
gisa gabiltz
eskerrak berari
bide eginez
gure barruko herrari.
Kontraesateko aski
direnez berba bi
marra gris bat pintatu
nahi diot zebrari:
amorruz begiratzen
diogu gerrari
ta gero gu bihurtu
ohi gara gerlari.

 

2. Ze hirugarren gerra
ze gerra nuklear?
Hain kanporantz begira
ez da egon behar
minetan ezin badu
nork eman beste har
geure kontra gabiltza
urteetan zehar.
Lubakietan soilik
egitean negar
burkoak dira itsaso
mediterranear
mundua ze borobil
bizitza ze zeihar
beti hasteke, baina
beti amaitzear.

 

3. Nahiz irenstea bihur
daitekeen erritu
-berdin da ze emagin,
erizain, mediku…
- ez, min batzuk ezingo
ditugu erditu:
betiko izango gara
ama emeritu.
Egiak jan daitezke,
baina ez liseritu,
urdailak burua ezin
badu obeditu
oka egin gabe ezin
gaitezke gelditu:
galdera ikur batek
zenbat seme ditu?

 

4. Eredu bilakatu
genuen Kandinsky,
erruz harrika bota
behin eta berriz pi (π)...
sekula inork esan
ez dituen hizki
denak oihukatzeko
kartsuki, bortizki.
Infinituarekin
gabiltza bekaizti
esan ezin ditugun

denak baitakizki,
baina post-sorginaren
xirristi mirristi
hotsak ez du konpontzen
dagoena gaizki

 

. 5 . Hain gara normatibo,
baina heterodoxo:
hankapera ez zaigu
iristen pinotxo.
Ilunetan argia
argitan inozo
denari barne suak
horrela diotso:
ilbete gauez izan
gaitezke bi otso,
beraz, bide estuei
egon hobeto so
ze entzun arte lehenik
arre ta gero so
gorputz batean, bain
a libre gara oso.

 

6. Plularean nabil ze
ni naiz bi ezpata
ez doa nire alde
ez bestea ez bata …
Bi baten kontra beti
izan denez tranpa
aldatu nahiko nuke
daukadan estanpa.
Sentipena bihurtzen
baitzait errez tanta,
begizuloak bihurtu
aurretik ezkata
puntak kamustuz egin
nahi dut neurez hanka
ni apurtzeko kapaz
den nirik ez da ta.

 

7 . Itogarri zait nire
azaleko klima
zenbat izerdi itsaskor
-ur eta toxinaalmazenaç
bihurtu
dadin markesina
nire barruko ezpata
guztien esgrima
pixkanaka zulatzen
ari zait arima;
erdi harri naizenez
erdi gelatina
erdi aurriak erdi
Kapera Sixtina…
erdiko puntu hori
da autoestima.

 

8. Paper baten aurrean
itxaroten jarri
ta hau idazten egon
naiz buru belarri
esan guran airoso
esanahian larri,
baina barruko iratxo
denak iratzarri.
Tinpanoa neukanez
laztanen egarri
ta halakorik egin
ezin denez sarri
hau auto -opari
bat da ez bada igarri…
Ulertzen nauenari
hamabost puxtarri.

Euskaraldiaren programazioaren baitan, ipuin-kontaketa eta nigeriar dantzak eskainiko ditu Zizurkilgo Divina elkarteak. Abenduaren 1ean izango da ekitaldi berezia, asteartearekin. 17:30etan hasiko da emanaldia, Atxulondo Kultur etxean.

Egungo egoera dela eta, garrantzitsua da aurrez izena ematea. Plazida Otaño liburutegian egin ahal izango da izen-ematea.

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez, Euskal Herriko 105 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Aurtengoa 22. edizioa da.

Bai web-orriak zein paperezko edizioak, biek ere itxura berriak estreinatu dituzte eta dituen edukiak bi atal nagusitan antolatuak daude: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.

 

Paperezko edizioak 70.000 ale

Egunotan banatuko dira paperezko edizioaren 70.000 aleak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Azkeneko urteotan egin den modu berean, paperean editatzen den katalogoak aurten ere bi azal izango ditu: azal batek sarbidea ematen die 12-16 urte bitarteko gazteentzat eskaintzen diren produktuei, eta beste aldeko azalak 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuei eta gurasoentzako materialei. Aurkezpen honi esker produktuen bilaketa nabarmen errazteaz gain, nortasun propioa ematen zaio adin tarte bakoitzari. Jakina, paperezko edizioak ez ditu jasotzen KATALOGOA.EUS web-orrian jasota dauden 2020ko produktu guzti-guztiak, atalka antolatutako hautaketa bat baizik: musika, DVD-filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala.

Zizurkilen, Udalak herriko hiru ikastetxeetan banatu ditu katalogoak. Horrez gain, eskuragarri daude Plazida Otaño liburutegian eta  baita Gaztelekuan ere.

 

Maiz eguneratzen den web-orria milaka produkturen erreferentziekin eta, erosi nahi izanez gero, argitaletxeen denda birtualetara sartzeko aukerarekin

KATALOGOA.EUS maiztasunez eguneratzen den web-orria da, argitaratu berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, finean, jasotako produktuen kopurua etengabe hazten ari da. Dagoeneko 11.000 produktu inguru biltzen ditu 2 atal nagusien artean. Paperezko edizioak bezala, KATALOGOA.EUS web-orriak ere bi atal nagusi ditu: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea. Eta ez hori bakarrik, atal bakoitzak bere direktorioa du eta, hartara, tipologia bakoitzeko produktuen bilaketa nabarmen erraztu eta hobetzen da produktuak tituluaren, argitaletxearen, autorearen edota argitalpen-dataren arabera bistara daitezkeelako. Azkenean, erabiltzaileak produkturen bat begiz joz gero, argitaletxearen denda birtualera sartzeko manera izango du ‘non eskuratu’ botoian klikatuta.

 

Nobedadeen segimendua sare sozialen bitartez edota buletin elektronikora harpidetuz

Urtean zehar argitaratzen diren produktuen berri izan nahi duten interesatuek, Facebook-en bitartez jarraipena egiteko aukera izango dute. Gainera, KATALOGOA.EUS web-orriak buletin elektronikora harpidetzeko bidea ere ematen du, argitaratu berri diren hainbat produkturen erreferentziekin. Azken finean, horixe baita KATALOGOA.EUSen helburua: merkatuan aurki daitezkeen euskarazko produktuak erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.

 

Indarkeria matxistaren aurkako eguna da iluntzean. Egunari lotuta, elkarretaratzea deitu du Aiztondoko mugimendu feministak.

Arratsaldeko 19:00etan da hitzordua, Zizurkil eta Villlabona lotzen dituen Zubimusu zubian.

Pello Mari OTaño bertsopaper lehiaketako helduen mailan lehiatu zen Ekaitz Goikoetzea Asuraberrena, bigarren postua eskuratuz. Jarraian, aurkeztu zuen bertso-sorta:

EKAITZ GOIKOETXEA ASURABARRENA

DENA ONDO DOANEAN

Doinua: ETAren SU-ETENETIK

 

1. Beti eraman ez nezan
mutxurdinaren katea,
nik ere pentsatu nuen
ezkondu eta bakea!
Gurutzatu nuenetik
epaitegiko atea
maiz asebete izan dut
besteen borondatea:
“Lisatuko al didazu
alkandora granatea?”
“Muxutxo bat ezpainetan?”,
“Bai laztana, bai maitea!”
Nekagarriegia da
zoriontsu izatea. (bis)

 

2. Ezkonberritan dena zen
hitz goxo eta lausengu,
baina hozten joan gara
sentimenduz sentimendu.
Nahiz urrezko eraztunei
kateatuta gauden gu,
buruak ez al zaizkigu
bihotzetatik aldendu?
Gogoan darabilguna
kanporatuko bagendu…
hogeit lau hilabete,
gehienera bi abendu,
betirako maitasunak
gutxiago irauten du. (bis)

 

3. Entsalada zozoegi,
ta hotzegi babarrunak,
ezin al zuen isilik
jarraitu isiltasunak?
Belarriko paretetan
itsastean oihartzunak,
argiak baino gehiago
erakusten du ilunak.
Garai bateko lurrina
estali ahala lurrunak,
denboraren igaroak
berdintzen ditu egunak…
Su txikitik beheko sura
egiten du maitasunak. (bis)

 

4. Basoan grifoko ura,
ahoan bi albondiga,
errutinari errukiz
eman diogu segida;
sukalderaino sartzen da
ilargiaren distira,
nor bere lora biltzea
baino ez dugu desira.
Bera izarrak biluzten
ta ni berari begira,
isilune hitzartuak
harremanak hori dira,
dena ondo doanean
bat gezurretan ari da. (bis)

 

5. Mahaigainak erakusten du
zer naizen ni, zer den bera,
postrerik gabe gelditzen
ari garen bi platera;
inoiz gutxitan amildu
ohi denez gerritik behera,
oroitzapen izoztu bat
besterik ez da plazera;
kausarik gabe ezin da
ondoriorik atera,
gure egunerokoan
azkarregi pasa gera,
elkarrengan egotetik
elkarrekin egotera. (bis)

 

6. Ez begirada, ez laztan,
ez keinu, ez irrifarrik,
gure artekoak ez du g
arai bateko indarrik;
dagoeneko ez dugu
amets egiten itzarrik,
gauden tokian egoten
badakigu, ta beharrik!
“Azken aukera bat nahi dut!”
“Ez zaidazu jo adarrik!”,
ez gaituzte salbatuko
bi alaba zoragarrik, g
aratzea ez da zu ta ni
gu izatea bakarrik. (bis)

 

7. Ez alabak ondo dauden,
ondo nabilen lanean,
ez deia zergatik hartu
didan zortzigarrenean;
lepo mugimendu soil bat,
irrifar bat onenean,
zer partekaturik ere
ez daukagu azkenean.
Orainik gabe gelditu
ginenez iraganean,
norantzak lausotu dira
gure hartu-emanean.
Elkarbizitza zaila da,
ezinezko ez denean. (bis)

 

8. Gure psikologo eta
gure laguntza-liburu,
errautsetatik txinpartak
piztu nahian dihardugu;
alferrik gaude balizko
mirakuluen aiduru,
luzamenduak deus onik
ez dakarrela seguru.
Hainbeste aitzakia ta
hainbeste itzulinguru,
bideak noiz behar duen
bide eta noiz helburu,
bereizten ez jakiteak
separatuko gaitu gu. (bis)

 

9. Diferenteak direnez
zubia eta tunela,
ur-jauzi bihurtu nahi dut
begietako umela…
Nork bere buruarekin
izan behar du fidela,
gainerakoekin nekez
izan liteke bestela.
Gure aurretik pausua
eman dutenek bezela,
distantzia ta denbora
hartu nahi ditut ahal dela,
hurbiltzetik hurbilago
egongo gara horrela. (bis)

El viernes, 20 de noviembre empezó el Euskaraldia y en Zizurkil se le ha dado una bienvenida especial. Las familias se reunieron el viernes alrededor de Alizia y sus mundos mágicos y el domingo se celebró el monólogo de humor "Txor Txor" en el Zimiterio. Se prepararon 50 invitaciones y se repartieron casi todas.

Euskaraldia ya ha empezado, pero aún está abierto el plazo de inscripción. Se puede hacer de manera muy fácil a través de la web izenematea.euskaraldia.eus o en las oficinas municipales de Zizurkil. Las personas que no han recogido la chapa aún tiene oportunidad de hacerlo:

  • En las oficinas municipales, de 08:00 a 15:00.
  • En la biblioteca Plázida Otaño, de 16:00 a 20:00.

Igande honetan 'Txor txor' umorezko bakarrizketa eskainiko dute Zimiterioan, 18:0etan hasita. Bertaratu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurrez gonbidapenak eskuratzea.

Gonbidapenak eskuratzeko aukera ezberdinak jarri dituzte eskura:

  • Gaur, ostirala, 17:30etik 18:30era Euskaraldirako izen emate mahaia jarriko da Joxe Arregi Plazan eta bertan banatuko dituzte gonbidapenak.

  • Gaur egun osoan eta bihar goizean, Plazida Otaño liburutegian

  • Igandean 17:00etatik aurrera Zimiterioan bertan.


Segurtasun neurriengatik eta Zimiterioko aforoa errespetatzeko, 50 gonbidapen banatuko dira.

 

Haurren nazioarteko eguna da gaur.

Ospakizun horri lotuta, Foru Aldundiak bideo bat egin du gure herrietako Haurtxoko eta Gaztelekuen garrantzia azpimarratzeko.

Zizurkilgo gazteri teknikaria den Ainhoa Larrearen hitzak bildu dituzte bideo horretan. Zizurkilgo Gaztelekuaren esperientzia azaldu du Larreak, eta pandemiak ekarri dituen premia eta erronka berrien inguruko hausnarketa ere egin du.

 

 

Gaur, azaroak 20, abiatu da Euskaraldia. Ahobizi edo Belarriprest txapa soinean jarri eta euskarari bultzada emateko egunak dira hauek. Gaur, ekimenari ongi-etorria egiteko, 'Aliziaren munduan' ipuin-kontaketa saioa eskainiko zaie familiei, 18:00etan hasita eta igandean, 'Txor txor' umorezko bakarrizketarekin gozatzeko aukera izango da Zimiterioan, 18:00etan hasita.

Pello Maro Otaño bertsopaper lehiaketako bertsoik onenak eskaintzen ari gara egunotan. Gaurkoan, gazteen mailako irabazle izan den Aner Peritz Manterolaren (Euskitze) sorta:

MINAREN EDERRA

Egilea: ANER PERITZ MANTEROLA "EUSKITZE"

Doinua: AMAREN BULARRA (X. Lete)

 

1. Harremanen zuloak
ta adabakiak
beti ez dituk izaten
heuk erabakiak.
Zergatik bilatu nahi
dituk zergatiak?
Alde egin huenetik
egoten zakiat.

 

2. Hurbilduz doazen bi
sagarroiren gisan,
igual elkarrengandik
gertutxo genbiltzaan.
Ez al geunden maizegi
elkarren gerizan?
Polita zuan baina
ezin zian izan.

 

3. Bikote harremanak
ondo zeudek, harik
eta osatu arte
mundu bakarra bik.
Estutasun nahi oro

bihurtzen duk ardit.
Lotura sendoenak
askea behar dik.

 

4. Hitzaren hots gintuan,
maitaleen tango,
onbuaren Otaño,
ekiloreen Van Gogh...
Nahiz atxikimendua
bilakatu lanbro
maite ez hintudanik
ez diat esango.

 

5. Baina gozoak gozo,
gure gizarteko
arauan maitasuna
hain duk giltzapeko...
Samin bat neramaan
nahiko itzalpeko:
bikoteegi ginela
bana izateko.

 

6. Nire buruak eman
zidak aski egur
zer behar genuen ez
bainezakeen neur.
Libreki utzi nian
joaten, hain segur,
bestela geratuko
ote hintzen beldur.

 

7. “Banoak” esan huen,
ta nik entenditu;
kateak hautsi gabe
zeinek husten ditu?
Ni erre egin ninduan,
ta hi errenditu.
Penarik ta errurik
ez ezak sentitu.

 

8. Gaur nola ez gaituk ba
minduta egongo?
Ezina eta mina
zauzkaat ondoz ondo,
baina zioz betetzen
nauk tronborik tronbo:
hain gaizki bagaude ez
geundean hain ondo.

 

9. Penak pena, hemendik
pare bat asteko
gu engan pentsatzea
nahi nikek hazteko:
indar, gogo, aukera
ta bide askeko.
Ez duk modu txarrena
berriro hasteko.

 

10. Baina ez gaitezen bereiz
letra larriz biak.
Tabernek, udak, azken
eguzki-izpiak,
gauak... elkartu baietz
berriro piztiak!
Ta akaso bi muxu
emango dizkiat.

«InicioPrev41424344454647484950PróximoFin»
Página 48 de 155

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.