Igande honetan 'Txor txor' umorezko bakarrizketa eskainiko dute Zimiterioan, 18:0etan hasita. Bertaratu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurrez gonbidapenak eskuratzea.
Gonbidapenak eskuratzeko aukera ezberdinak jarri dituzte eskura:
-
Gaur, ostirala, 17:30etik 18:30era Euskaraldirako izen emate mahaia jarriko da Joxe Arregi Plazan eta bertan banatuko dituzte gonbidapenak.
-
Gaur egun osoan eta bihar goizean, Plazida Otaño liburutegian
-
Igandean 17:00etatik aurrera Zimiterioan bertan.
Segurtasun neurriengatik eta Zimiterioko aforoa errespetatzeko, 50 gonbidapen banatuko dira.