Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketako alerik onenak: gazteen mailako 2. sariduna

Pello Mari Otaño Bertsopaper lehiaketako saridunak iragarri zituzten joan zen astean. Gaurkoan, gazteen mailako bigarren saria eskuratu duen Joar Garate Ruedaren bertso sorta jarri dugu irakurgai:

ANE PIRATA

Egilea: JOAR GARATE RUEDA

Doinua: IZARREN HAUTSA

 

1.

14 urte nituelarik
hasi zen kontu hau dena
Apurtuz bihar egiteko prest
nituen mila eskema
Hamaika beldur eta zalantza
Ez zen izango horren erraza
orain etorriko zena
Zabalduko zen berri hau eta
nola ez nere izena
Baina ezer ez zabaltzea zen
orduan nik nahi nuena
Irrifartxo bat beti marraztuz
Maite nautenei hala_ezkutatuz
nere minik handiena
noizbait hilko ninduena

 

2.

Pare bat aste pasako ziren
goragalez nenbilela
Goserik gabe edo jatean
azkar betetzen bestela
Tripako minak hareagotuz
Nere barrenak guztiz apurtuz
dena hasi zen horrela
Pasa nituen mila mediku
zein ospitaleko gela
Nahiz igaro zen nahiko denbora
zer nuen ez zekitela
Esan ziguten azkenerako
Ama (e)ta bion ezusterako
txantxa bat balitz bezela
nik minbizia nuela

 

3.

Gaixotasuna lehen aste(e)tan
ez zen iñolak traba
Behin kimioa hasi nuela
a ze nolako ikara
Nire ilea kixkur (e)ta hori
Apurka-apurka zenez erori
bistan ez nuen nahi laga
Amak irriaz esaten zidan
“Ane pirata bat zara”
Zapiaz joan behar nintzenez
ordurako eskolara
Nik ezin nuen modu honetan
segi jolasten ezkutaketan
Umeak ez gara jada
jolasa utzi behar da

4.

Bazen garaia, iritsi nintzen
gelakideen artera
Ezkutaketan sei hilabetez
ibili eta ostera
Ikastolan ez zen famatua
Tripa minbizi honen kontua
banindoan esatera
Nahiz hitzak uste baino zailago
nigandik ziren atera
“Hau gertatu zait, hobetu arte
banoa ospitalera”
Altxatu ziren denak txaloka
Beraien hitzak malkoz itota
“Ane indartsua zera
irtengo zera aurrera”

 

5.

Guztiz pirata bihurtu nintzen
gela hartan tupustean
Nere oheaz barku bat egin
genuen amen batean
Itsasoa maiz zegoen bare
Itsaso txarra ere hala (e)re
sarri zai nuen atean
Gau txarrenetan izarrak ikus
zitezke(e)n izarapean
Kimioak ez zidanetan lo
egiten uzten bakean
Ezin jarraitu, maiz nekatuta
Ekaitzak ia ondoratuta
ekaitz ororen ostean
ekia laino artean

 

6.

Ekaitz orotan ontzia tinko
mantentzea zen ardura
Nahiz egun horrek ez zuen ondo
joango zenaren itxura
Ezin nuenez ontzia eutsi
Bizirauteko aukera gutxi
amaiera ote hura?
Azkar puskatu zen itsasontzi
(e)ta itsasoaren muga
Zeinen ederra izan den berez
bizitzaren abentura
Olatu baten gainean jada
Iritsi nintzen izarretara
han egongo naiz gustura
sufritzea bukatu da

 

 

GAZTEEN MAILA – BIGARREN SARIA

ANE PIRATA

Egilea: JOAR GARATE RUEDA

Doinua: IZARREN HAUTSA

 

1.

14 urte nituelarik
hasi zen kontu hau dena
Apurtuz bihar egiteko prest
nituen mila eskema
Hamaika beldur eta zalantza
Ez zen izango horren erraza
orain etorriko zena
Zabalduko zen berri hau eta
nola ez nere izena
Baina ezer ez zabaltzea zen
orduan nik nahi nuena
Irrifartxo bat beti marraztuz
Maite nautenei hala_ezkutatuz
nere minik handiena
noizbait hilko ninduena

 

2.

Pare bat aste pasako ziren
goragalez nenbilela
Goserik gabe edo jatean
azkar betetzen bestela
Tripako minak hareagotuz
Nere barrenak guztiz apurtuz
dena hasi zen horrela
Pasa nituen mila mediku
zein ospitaleko gela
Nahiz igaro zen nahiko denbora
zer nuen ez zekitela
Esan ziguten azkenerako
Ama (e)ta bion ezusterako
txantxa bat balitz bezela
nik minbizia nuela

 

3.

Gaixotasuna lehen aste(e)tan
ez zen iñolak traba
Behin kimioa hasi nuela
a ze nolako ikara
Nire ilea kixkur (e)ta hori
Apurka-apurka zenez erori
bistan ez nuen nahi laga
Amak irriaz esaten zidan
“Ane pirata bat zara”
Zapiaz joan behar nintzenez
ordurako eskolara
Nik ezin nuen modu honetan
segi jolasten ezkutaketan
Umeak ez gara jada
jolasa utzi behar da

4.

Bazen garaia, iritsi nintzen
gelakideen artera
Ezkutaketan sei hilabetez
ibili eta ostera
Ikastolan ez zen famatua
Tripa minbizi honen kontua
banindoan esatera
Nahiz hitzak uste baino zailago
nigandik ziren atera
“Hau gertatu zait, hobetu arte
banoa ospitalera”
Altxatu ziren denak txaloka
Beraien hitzak malkoz itota
“Ane indartsua zera
irtengo zera aurrera”

 

5.

Guztiz pirata bihurtu nintzen
gela hartan tupustean
Nere oheaz barku bat egin
genuen amen batean
Itsasoa maiz zegoen bare
Itsaso txarra ere hala (e)re
sarri zai nuen atean
Gau txarrenetan izarrak ikus
zitezke(e)n izarapean
Kimioak ez zidanetan lo
egiten uzten bakean
Ezin jarraitu, maiz nekatuta
Ekaitzak ia ondoratuta
ekaitz ororen ostean
ekia laino artean

 

6.

Ekaitz orotan ontzia tinko
mantentzea zen ardura
Nahiz egun horrek ez zuen ondo
joango zenaren itxura
Ezin nuenez ontzia eutsi
Bizirauteko aukera gutxi
amaiera ote hura?
Azkar puskatu zen itsasontzi
(e)ta itsasoaren muga
Zeinen ederra izan den berez
bizitzaren abentura
Olatu baten gainean jada
Iritsi nintzen izarretara
han egongo naiz gustura
sufritzea bukatu da

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.