Comision de participacion ciudadana y comunicación

Pedro Mari Otaño ikastetxeko bosgarren mailako ikasleekin bildu zen atzo Iker Urruzola alkatea. Elkarrizketa egin zioten gazteek alkateari, eskolako aldizkarian txertatzeko.

Hamasei galderaz osatutako sorta zuten prest ikasleek, eta ederki aritu ziren. Alkatetzaz, zaletasunez, pandemiaz..., gai ezberdinen inguruan aritu ziren.

Taldeko argazkia ateraz amaitu zuten elkarrizketa.

Iker Urruzola alkateak Tolosaldea Lanbide Heziketa institutua bisitatu zuen atzo. Lanbide Heziketako eskaintza eta instalakuntzak ezagutu zituen, Villabonako alkate Beatriz Unzue, eta Xabat Laborde alkateordearekin batera. Institutuko arduradunak izan zituzten gidari ikastetxean barrena, eta eskaintza osoaren berri eman zieten.

Maiatzaren 11, 12 eta 13an ate irekien jardunaldiak egingo dituzte bertan, bai on line, eta baita modu presentzialean ere.

Eskaintza zabala du Tolosaldea LH institutuak:

Erdi maila: Instalazio Elektriko eta Automatikoak; Mekanizazioa; Soldadura eta galdaragintza; Merkataritza Jarduerak; Mikroinformatika sistemak eta sareak; Natur ingurunean gorputz eta kirol ekintzen gidaritza.

Goi maila: Eraikuntza metalikoak; Automatizazioa eta robotika industriala; Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa; Administrazioa eta finantzak; Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea; Sareko informatika-sistemen administrazioa; Mekatrokina industriala; Egokitzapen fisikoa.

Infomazio gehiago eskuratzeko, nahiz izena emateko: www.tolosaldealh.eus / 943 65 11 47

2021eko ekainean Belgradon jokatzekoa den mundu txapelketarako sailkapena lortu du Garikoitz Iruretagoiena herritarrak. Pontevedran jokatutako Espainiako txapelketan lortu du txartela igerilari zizurkildarrak.

Ekainaren 21etik 27ra jokatuko da munduko txapelketa Serbiako hiriburuan eta bertan lehiatuko da, beraz, Gari Iruretagoiena. Zorionak eta zorte on!

Aurreko larunbatean, apirilak 24, goiz eta arratsaldez, Villabonako Olaaederra kiroldegian Gipuzkoako Absoluto Txapelketa  eta Liga Nazionaleko 2. Jardunaldia ospatu ziren.

Sailkapenak ondorengoak izan ziren:

Gipuzkoa Absoluto
NESKAK

55 kilo kategoria: Txapelduna - Naiara Madrid

59 kilo kategoria: Txapelduna - Amaia Blanco

64 kilo kategoria: Txapelduna - Susana Dávila / 2. Daniela Pérez

71 kilo kategoria: Txapelduna - Elena Mangas / 2. Nalu Herranz / 3. - Zaloa Iturbe

76 kilo kategoria: 2. Allison RiveraTxapelketako markarik hoberena: 1. Susana Dávila / 2. Elena Mangas / 3. Daniela Pérez

MUTILAK

61 kilo kategoria: Txapelduna - Ekaitz Cortajarena / 2. Jon Kepa Cortajarena

67 kilo kategoria: 2. Andrés Rubiños

73 kilo kategoria: Txapelduna - Pablo Ucero

81 kilo kategoria: Txapelduna - Mikel Alvarez / 2. David Rubio / 4. - Eki Lizaso

89 kilo kategoria: Txapelduna - Gorka Endjilo / 2. Asier Gallego / 3. Jon Rodriguez / 4. Aras Karakus

96 kilo kategoria: Txapelduna - Jon Ander Iriarte

102 kilo kategoria:  Txapelduna -

Aitor TecedorTxapelketako markarik hoberena:

1. Mikel Alvarez / 2. Ekaitz Cortajarena / 3. David Rubio


Azpimarratzekoa da, Ekaitz Cortajarenak Gipuzkoako bi marka berri ezarri zituela, 100 kilo arrankada modalitatean eta 221 kilo total olinpikoan.Txapelketa honetatik, 6 pultsularik lortu dute minima Espainiako Absoluto Txapelketan lehiatzeko: Susana Dávila - Naiara Madrid - Elena Mangas - Ekaitz Cortajarena - Milkel Alvarez - David Rubio.


Liga Nazionaleko sailkapena ondorengoa izan zen;

NESKAK1. DANENA A  - 751 puntu2. DANENA B - 546,40 puntu3. ZARAUTZ - 405,90 puntu4. IRUN - 279 puntu

MUTILAK1. DANENA A  - 1785,10 puntu2. DANENA B - 1512,10 puntu3. ZARAUTZ - 1438,50 puntu4. IRUN - 1340 puntu


La primavera avanza y este fin de semana restamos una hoja más al calendario. Con la entrada en mayo, se crea un ambiente especial en Zizurkil. La iniciativa Mayo en Saltsa se pondrá en marcha este mismo domingo y acogerá diversos actos a lo largo de todo el mes. El acto de presentación ha tenido lugar hoy.


Mojones. Este será el tema central de la iniciativa Maiatza Saltsan de este año. El año pasado, la situación de pandemia lo paralizó todo y este año, se ha decidido mantener el tema central del año pasado. Teodoro Hernandorena Kultur taldea ha realizado un trabajo especial sobre el tema en el último año y medio y el alcalde Iker Urruzola ha querido agradecerles especialmente el esfuerzo realizado: "Como Ayuntamiento queremos agradecerles y mostrarles nuestra admiración. El año pasado la asociación dio un gran paso en la investigación sobre los hitos y llevan todo el año trabajando en ello. Gracias por parte del ayuntamiento ". La situación de este año tampoco es fácil, pero se han organizado varios actos a lo largo de todo el mes.

Un pergamino en el archivo del Ayuntamiento de Zizurkil inició la investigación sobre los mojones. Joseba Alonso, miembro de Aranzadi, se dio cuenta enseguida de que aquel pergamino tenía que ver con la colegiata de Roncesvalles. Y es que el monte Andatza, fronterizo actualmente con Zizurkil y Usurbil, fue propiedad de la colegiata de Roncesvalles. Como muestra de ello, varios hitos que llevan el símbolo en la colegiata. Los miembros de la sociedad Teodoro Hernandorena, y Javi Castro y Joseba Alonso, de Aranzadi, decidieron hacer un análisis y un rapaso de todos los hitos de la localidad. "Hemos visto cosas muy bonitas, parajes maravillosos y es algo que merece la pena. La estrella de la iniciativa son algunos de los hitos que tenemos con la frontera de Usurbil. Andatza posee piedras geológicamente muy buenas para la fabricación de piedras de molino, por la parte de Usurbil. Roncesvalles tomó esas tierras y pronto comenzaron las hostilidades con Zizurkil. 1389 Se recogió en un documento la ubicación de los hitos entre Roncesvalles y Zizurkil. Este documento es el pergamino que se ha conservado en el archivo del ayuntamiento".

Para este domingo, 2 de mayo, se ha organizado una salida especial para contemplar los hitos entre Usurbil y Zizurkil, entre ellos, el antiguo hito que lleva el símbolo de Roncesvalles. "Comenzaremos en el hito entre Zizurkil-Usurbil y Aia, y terminaremos la mañana del domingo en el hito de Roncesvalles. Vamos a recorrer un recorrido muy bonito ".

Los miembros de Hernandorena también han organizado un segundo paseo: "El sábado 15 de mayo, recorreremos el sur de Zizurkil, viendo los hitos que tenemos con Villabona. Comenzaremos a orillas del río y terminaremos el recorrido en Cuartos. Esta segunda salida será ideal para ciudadanos de todas las edades", explica Joxin Azkue.

Siguiendo conociendo el pueblo, el 23 de mayo realizarán un paseo teatralizado. Iker Urruzola explica que "partimos de la plaza Joxe Arregi y llegamos al casco urbano. Participarán diferentes agentes y nos ayudará a conocer mejor el pueblo. Hacemos extensiva nuestra invitación a todos los ciudadanos, que se acerquen al acto".

Los hitos son el eje de la iniciativa, pero también habrá otros actos. Maite Amenabar, concejala de cultura, ha dado las explicaciones: "Los hitos serán el tema principal, pero no el único. Entre otras cosas, tendremos la oportunidad de conocer las vidas de las mujeres revolucionarias que han sido un hito para nosotras. El 8 de mayo se podrá ver en el frontón Intxaur la obra 'Kasilda, el fuego que no se apaga'. Casilda Hernáez Vargas fue recibida en Fraisoro de Zizurkil en 1914 y fue una prole revolucionaria en muchos ámbitos de la vida. Durante la guerra civil y durante toda su vida, trabajó por las ideas libertarias y por una vida natural. Por otro lado, el 29 de mayo recogeremos los testimonios de cuatro mujeres de El Salvador encarceladas por un delito de aborto. Recogeremos ese testimonio a través de una actuación de danza y documental titulada 'Mujeres' ".

Amenabar ha explicado que el deporte también tendrá su espacio en la iniciativa Maiatza Saltsan. "El 22 de mayo se jugarán las eliminatorias del torneo de pala Impernu y el 6 de junio la final.Además, la asociación de ciclismo Danena ofrecerá todos los viernes del mes talleres de bicicletas y el club de fútbol Danena organizará puertas abiertas para jóvenes nacidos entre 2010-2013. Para terminar, y siguiendo la tradición anual, el 16 de mayo se celebrará en el casco urbano el Biatlón de Zizurkil ".

El 29 de mayo se celebrará en Zizurkil el día de las escuelas de bertsolaris de Tolosaldea y la biblioteca Plazida Otaño ofrecerá dos tertulias literarias: una en euskera y otra en castellano. "Algara Mutilatuak", el libro de Ane Labaka, será presentado por Oihana Iguaran. En castellano, hablarán con Mónica Leiva sobre el libro "La fórmula preferida del profesor". El 12 de mayo, los miembros de Kontalari2 ofrecerán un cuentacuentos".

Tolosaldea Garatzen garapen agentziak enpresentzako hiru diru-laguntza lerroen berri eman du.

Informazio gehiagorako egin klik HEMEN.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izantea onartu du gaur Zizurkilgo Udalak, osoko bilkuran. UEMAko batzar nagusiak onartzen duenean, UEMAko 90. kidea izango da Zizurkil.

EHBilduren aldeko bozkekin (5), EAJ-PNVren abstentzioa (2) eta PSOE-ren kontrako bozkarekin (1), Mankomunitateko kide izateko erabakia onartu du udalak.

1991 urtean 17 udal elkartu ziren UEMA mankomunitatea osatzeko; egun, 88 udalerrik osatzen dute. MArtxoan AMasa-Villabonak ere onartu zuen mankomunitateko kide izatea eta maiatzeko batzar nagusian onartu ondoren, UEMAko 90. herria izango da Zizurkil. Herritarrek arlo guztietan euskaraz bizitzea posible izateko lan egiten du mankomunitateak. Euskara nagusi den lurgunea erabat euskalduntzeaz gain, lurgune euskalduna zabaltzea ere bada UEMAren helburu. Eremu instituzionalean, euskalduntzeari dagokionez, euskara hutsean funtziona daitekeela eta funtzionatu nahi dutela erakutsi dute bertako udalek. Bide horretan laguntzeko hainbat baliabide eskaintzen dizkie UEMAk udalei. Horrez gain, eta erakunde mailatik haratago, herritarrentzako nahiz merkatarientzako zerbitzu eta baliabide ezberdinak ere eskaintzen ditu mankomunitateak.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainak, diru-laguntzen tramitazioa, euskararen transmisioari lotutako baliabideak, iritsi berriak euskalduntzeko kanpainak, neurketa soziolinguistikoak, merkatariei zuzendutako itzulpen lanak, euskarari lotutako baliabideak eskura jartzea… herritarrei zuzendutako baliabide asko eta asko eskaintzen du UEMAk.

Euskal Herrian barrena sakabanatuta eta neurriz ere ezberdinak izan arren, elkarren artean antzekotasun handiak dituzten herriz osatuta dago: berezko hizkuntzak batzen ditu. UEMAko udalerrietan biztanleen %70ak baino gehiagok daki euskaraz. Zizurkilen kasuan, biztanleen %76k daki euskaraz. UEMA-ko kide izateko erabakia hartu du Udalak gaurko osoko bilkuran. Euskararen normalizazioan sakontzako pausoa eman du modu horretan gure herriak.

Joan den apirilaren 18an Zizurkilen izandako eraso matxista gaitzesteko, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Tolosan. Bertan izan dira Zizurkilgo udal-ordezkariak, erasoa gaitzetsi eta biktimari elkartasuna erakusteko.

Tolosako eta Zizurkilgo udal ordezkariek honako adierazpen bateratua irakurri dute:

 

"Tolosako eta Zizurkilgo udal ordezkari guztiok, apirilaren 18an, Zizurkilen, tolosar emakume batek jasandako erasoa irmoki salatu eta arbuiatu nahi dugu eta aldi berean emakume erasotuari gure laguntza eta elkartasuna adierazi.

Gizartean errotuta dauden jarrera matxisten adierazlerik lazgarrienak dira horrelako erasoak. Onartezinak direnak eta gure gizartean lekurik ez dutenak. Horregatik ozen esan  nahi dugu Tolosak eta Zizurkilek ez dutela emakumeen kontrako erasorik onartzen, ez eta onartuko ere,  eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarekin behin betikoz amaitu behar dugula.

Bide horretan, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromiso sendoa berresten dugu.

Herri bezala egin ditugu urrats garrantzitsuak eta bide berari eutsi behar diogu, indarrak batuz: kontzientziazio lana egiten, jai berdinzaleagoak sustatzen, indarkeria kasuak salatzen… berdintasun errealaren defentsan, emakume taldeak, talde feministak, herritarrak eta erakundeak bat eginda, elkarlanean. Guztion ardura delako indarkeria matxistarekin amaitzea.

Gaur eraso zehatz bat salatzeko elkartu gara, baina gogoratu nahiko genuke emakumeen aurkako erasoak asko eta mota askotakoak izan ohi direla.

Horiekin guztiekin amaitzea da gure helburua, indarkeria sexistarik gabeko herri bat eraiki nahi dugulako eta horren alde ari garelako.

Amaitzeko, mila esker guztioi hona etortzeagatik".

Argazkiak: Ataria




«InicioPrev31323334353637383940PróximoFin»
Página 38 de 155

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.