El grupo Burdina va a realizar una investigación arquelógica en el monte Urkamendi de Zizurkil. Además, ofrecerán la oportunidad de participar en estos trabajos, los dos próximos sábados.
Amasa-Villabonako Gure aretoan egin dute gaur UEMAko batzar orokorra. Bertan erabaki dute Zizurkil eta Amasa-Villabona Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide gisa onartzea. Bi alkateek hitza hartu dute eskerrak eman eta euskararekiko konpromezua erakusteko.
UEMAren sorreraren 30. urteurreneko batzarra izan da gaurkoa. 1991an sortu zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Aizarnazabalen egindako festan. Urteurren borobila da aurtengoa, baina egoerak ez du utzi behar bezala ospatzen. Amasa-Villabonan egindako batzarrean, urte hauetako errepasoa egin dute, eta egoerak uzten duen bezain laster, ospakizun handia egiteko asmoa dutela iragarri dute.
Gaurko batzarraren puntuetako bat, Amasa-Villabona eta Zizurkil mankomunitateko kide gida onartzea zen. Aho batez onartu dituzte bi herriak eta honenbestez, 90 herriz osatuko da mankomunitatea. Bi herriak onartuta, ekitaldi instituzionala egin dute eta bertan izan dira euskalgintzako eta erakunde publikoetako ordezkari ugari.
Gaur, ostirala, maiatzak 28, bizikleta mekanikako tailerren azken saioa izango da, 18:30etik 20:30era bitartean, Pedro Mari Otaño ikastetxeko gimnasioan. Direkzioa eta suspentsioa landuko dute. Horrez gain, Danena futbol taldea ate irekiak egitekotan da gaur, Danenaren futbol-zelaian, 2010-2011-2012 eta 2013 urteetan jaiotakoei zuzenduta. Arratsaldeko 17:30ean izango da.
Asteburuko ekintzekin jarraituz, bihar, maiatzak 29, larunbata, EMAKUMEAK izeneko emanaldia eskainiko da Herriguneko elizan, Zizurkil Goian, iluntzeko 19:30ean.
El Salvadorren “abortu delitua” egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortutako proiektua da EMAKUMEAK. Dokumentala eta dantza-emanaldia izango dira. Esteka honetan ikus dezakezue dantza-emanaldiaren laburpen txiki bat: HEMEN
Gonbidapenak DOAN eskura ditzakezue Zizurkilgo udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian (4. luzapena).
Gainera, maiatzaren 29an, larunbatean, Tolosaldeko bertso eskolen eguna ere izango da Zizurkilgo Herrigunean.
Pedro Maria Otaño ikastetxeko ikasle ordezkariak udaletxean izan dira gaur goizean. Agenda 30aren inguruan egindako lanketa aurkeztu dute bertan. Herrian ikusten dituzten premia ezberdinen inguruan ere aritu dira plenu aretoan. Andrea ETxauri, ingurumen teknikaria eta Iker Urruzola alkatea bildu dira ikasleekin. Haiekin batera ziren Agenda 30 proiektuaren koordinatzaileak eta baita ikastetxeko irakaslea ere.
Ekarpenez betetako bilera izan da. Ikasturtean zehar egindako lan txukuna erakusteko aukera izan dute gaztetxoek.
Zizurkilgo Udalak konpostajearen aldeko apustua sendotuz, herritarrak beren hondakin organikoak konpostatzera animatu daitezen informazio puntua jarriko du ostiral honetan, maiatzaren 28an, Joxe Arregi plazan. Hondakinetako bi teknikarik, 16:30 – 19:30 bitartean, nor bere etxean edo modu partekatuan etxeko biohondakinak modu egokian nola konpostatu azaltzeaz gain, hondakinen gaineko zalantzak argituko dituzte. |
2020 urtean 170 familia aritu ziren etxeko edo auzoko konpostajean, 38.100 kilo hondakin organiko herrian bertan kudeatuz. Kopuru hau ohiko bilketa sistematik ateraz, hondakinen sorrera prebenitu, hondakinen bilketarako udal-gastua murriztu eta ingurumenari mesede egitea lortzen ari dira herritarrak. |
Arrazoi horregatik, Udalak herritar oro gonbidatzen du informazio puntura hurbiltzera eta bere biohondakinak konpostatzeak dituen onuren berri ezagutzera, guztion artean Zizurkil zero zabor bidean jarraitzeko. |
Konpostajearen aldeko informazio-puntua jarriko du Udalak ostiralean Pasus plazan |
|||||
Zizurkilgo Udalak konpostajearen aldeko apustua sendotuz, herritarrak beren hondakin organikoak konpostatzera animatu daitezen informazio puntua jarriko du ostiral honetan, maiatzaren 28an, Pasus plazan. |
|||||
Hondakinetako bi teknikarik, 16:30 – 19:30 bitartean, nor bere
etxean edo modu partekatuan etxeko biohondakinak modu egokian nola konpostatu azaltzeaz gain, hondakinen gaineko zalantzak argituko dituzte. |
|||||
2020 urtean 170 familia aritu ziren etxeko edo auzoko konpostajean, 38.100 kilo hondakin organiko herrian bertan kudeatuz. Kopuru hau ohiko bilketa sistematik ateraz, hondakinen sorrera prebenitu, hondakinen bilketarako udal-gastua murriztu eta ingurumenari mesede egitea lortzen ari dira herritarrak. |
|||||
Arrazoi horregatik, Udalak herritar oro gonbidatzen du informazio puntura hurbiltzera eta bere biohondakinak konpostatzeak dituen onuren berri ezagutzera, guztion artean Zizurkil zero zabor bidean jarraitzeko. |
Bihar, larunbata, Infernuaren aldeko pala txapelketa ez-mistoko kanporaketak jokatuko dira Intxaur frontoian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Finala ere Zizurkilgo Intxaur frontoian jokatuko da, ekainaren 6an, goizeko 11:00etatik aurrera.
Beste alde batetik, igandean, maiatzaren 23an, ibilaldi gidatu-antzeztua egingo da, goizeko 10:30ean Joxe Arregi plazatik abiatuta. Bidean zehar hainbat txokotan egingo da geldialdia, herriko eragileek prestatutako ekintzak ikusi ahal izateko. Gonbidapenak beharrezkoak dira ibilaldian parte hartu ahal izateko.
Azkenik, gogoratu hurrengo asteburuan, larunbatean, hilaren 29an, EMAKUMEAK izeneko emanaldia izango dela Herriguneko elizan, iluntzeko 19:30ean hasita. El Salvadorren “abortu delitua” leporatuta espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko proiektua da, dantza-emanaldi batez eta dokumental batez osatua. Horretarako ere gonbidapenak beharrezkoak dira, eta eskura dituzue Zizurkilgo udal-bulegoetan.
Zizurkilgo Udalak eta Oinherri hezkuntza proiektuak hitzarmena sinatu berri dute. Modu honeta, udalerri hezitzaileen sarean sartuko da Zizurkil.
Oinherrik aisialdi hezitzailea sustatzeko asmoa du, jolasaren eta sormenaren bitartez. Pasa den udazkenean, Zizurkilgo Udalarekin harremanetan jarri ziren, herri hezitzaileen sarearekin bat egiteko.
Oinherrik ikusi zuen Zizurkilen gauza dezente egiten zirela bere filosofiarekin lotuta,eta urtebeterako hitzarmena sinatu dute. Oinherrik bere baliabideak jarriko ditu herriko eragileek formazioa jaso dezaten.
Oinherrik zazpi printzipio ditu: haurrak gizarteko kide aktibo izatea; parte hartzeko aukera izatea; aisia hezitzailea; euskara; anitza eta parekidea; ingurumen naturala eta kulturala zaintzen dituena; eta komunitatea eta auzolana.
Beraientzat hezkuntza ez da ikastetxeen eta gurasoen gain bakarrik geratzen: herriko elkarte, kirol talde eta abarrak ere horren parte dira. Helburua da Oinherriren filosofia Zizurkilen txertatzea. Gauza asko aurreratuta daude dagoeneko, formalki Oinherri egon gabe. Euskaratik, feminismotik, gaztediatik... aritzen da Udala, baina orain modu kontzienteagoan gauzatuko da hori guztia. Bestalde, alor gehiagotara ere zabaldu nahi da filosofia hori. Adibide bat: hirigintzako obra batzuk egiterakoan, haurrak ere kontuan hartzea.
Herrian bada Herribizigune izena duen talde bat eta beraien hausnarketak bultzatu du Udala proiektu honetara batzera. Aurrerantzean, ahalik eta eragile gehiagorengana iristea da helburua. Talde asko daude herrian, eta beraiekin batera landuko dugu proiektu hau.