Arratsaldeko 18:30etan hasiko da Bukalai dantza taldeko dantzarien emanaldia. Urte berezi honetan, dantza eskolan aurrera ateratzea lortu dute, eta ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko digute haur eta gazteek.
Joxe Arregi plazan eskainiko dute ekitaldia eta derrigorrezkoa izango da gonbidapena izatea. Bukalai dantza taldeko dantzari bakoitzak gonbidapen bana etxeratu du eta gainerakoak Udal Bulegoetan banatu dituzte. Gonbidapen guztiak agortuta daude.
Tras el parón por la pandemia, los mayores volverán a realizar un recorrido por el bidegorri de Zizurkil a Asteasu.
Organizado por la asociación de jubilados Elizpe de Zizurkil, proponen 3 distancias en función de su capacidad:
- Hasta el caserío Burrusti
- Hasta el caserío Martxetaundi
- Hasta Asteasu
Todos partirán a las 10:00 de la mañana desde la plaza Joxe Arregi de Zizurkil y finalizarán a las 12:00 en la plaza Joxe Arregi de Zizurkil. A continuación, habrá un hamaiketako para todos los participantes en la marcha.
La primera salida será el 25 de junio, el viernes de la semana siguiente y la segunda el 14 de julio.
Para poder controlar los aforos y realizar las previsiones, las inscripciones se recogerán en las oficinas municipales de ZIZURKIL o en
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Joan zen apirilaren 3an jokatu zen gizonezkoen futboleko Erregearen kopako finala, Sevillan. Athletic eta Real Sociedad lehiatu ziren aurrez aurre eta talde gipuzkoarra gailendu zen.
Finalaren atarian, Gipuzkoako herrietan barrena ibili zen Realeko autobusa. Herri bakoitzeko bandera eta Realarena trukatu zituzten geldialdi haietan. Zizurkilen ere egin zuten geldialdia, eta baita banderen trukaketa ere.
Sevillara eraman zituzten Gipuzkoan bildutako bandera guztiak, herri horiek taldeari erakusten zioten babesaren lekuko. Hantxe izan zen Zizurkilgo bandera ere.
Finala irabazi eta aste batzutara, argazki hau igorri zuen Realak Zizurkilgo Udalera. Gure herriko bandera, txapeldunek etxeratutako koparen alboan.
Eskertza gutuna ere igorri du Realak Udalera, ekimenean parte hartu eta taldeari harrera egiteaz gain, herriko bandera bidaltzeagatik.
Ireki dituzte 2021/2022 ikasturterako izena emateko epeak Bukalai dantza-taldean, Danena txirrindularitza-eskolan eta Ziotza pilota-eskolan. Karteletan ikus daitezke izena emateko modu eta epeei buruzko informazioa, bai eta zalantzak argitzeko eta informazio gehiago eskuratzeko telefono-zenbakiak eta helbideak ere.
Ekainaren 13an, igandearekin, zaborrez beterik esnatu zen Zizurkilgo hainbat txoko. Joxe Arregi plazan eta Motzane inguruan, besteak beste, irudi lotsagarriak ikusi ziren. Zaborra eta zikinkeria bazter guztietan.
Ez da hau lehen aldia izan, gainera. Sortutako hondakinak bildu eta modu egokian kudeatzea guztion ardura da. Herriari, herritarrei eta inguruneari errespetu eta begirune gehiago zor zaie.
Portaera arduragabe hau onartezina da!
Bukalai dantza taldeko kideek emanaldi berezia eskainiko dute ekainaren 18an. Ikasturte berezia izan da hau, eta modu ezberdinean izan bada ere, dantzako eskolek aurrera jarraitu dute.
Ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izango dute ikasleek biharko emanaldian.
18:30etan hasiko da emanaldia, Joxe Arregi plazan. Ikustera gerturatu ahal izateko, beharrezkoa izango da gonbidapena izatea. Gonbidapenak dagoeneko amaitu dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Zizurkilgo Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, elektrizitatearen faktura berriaren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra antolatu du ekainaren 23an, asteazkena, 18:00etan.
Tailer honen helburua jada ekainaren 1etik indarrean dauden elektrizitatearen faktura berriaren tarifei buruzko oinarrizko azalpenak ematea da. Gainera, tailerra herritarrei irekitako leihatila baten modukoa izango da, gai honi buruzko edozein zalantza galdetzeko eta hizlariak momentuan erantzun ditzan. Izan ere, elektrizitatearen erabilerarik intentsiboenak kontsumo handiko orduetatik at egitea bultzatzeko, eta sistema elektrikoa gehiago orekatzeko, jada indarrean den prezioen sistema berriak ordu tarteetan oinarritutako prezioak dakartza, bai eta bi potentzia desberdin kontratatzeko aukera ere.
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea ematea. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:
Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko. Saioa euskaraz izango da baina aldibereko interprete zerbitzua edukiko du, horrela nahi duenak gazteleraz azalpenak entzun eta galderak egiteko.
Tailerrean sortzen diren galdera edo zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta, ahal den neurrian, saioan bertan erantzungo dira. Denborarik emango ez balu, mezu elektroniko bidez erantzungo zaizkie galderak partehartzaileei.
Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. 2021ean burutuko den seigarren saioa da hau eta tailerrak berriro antolatuko dira irailetik aurrera on-line formatuan, eta posible bada behintzat, baita aurrez-aurre ere.
Aurreko larunbatean, ekainak 5, goiz eta arratsaldez, Irungo Uranzu frontoian, Gipuzkoako Senior eta master Txapelketa ospatu zen.
Sailkapenak ondorengoak izan ziren:
SENIOR NESKAK 55 kilo kategoria: Txapelduna - Amaia Blanco 71 kilo kategoria: Txapelduna - Elena MangasTxapelduna kategoria guztietan - Elena Mangas
SENIOR MUTILAK 67 kilo kategoria: Txapelduna - Ekaitz Cortajarena / 3. Andres Rubiños 73 kilo kategoria: Txapelduna - Pablo Ucero 81 kilo kategoria: Txapelduna - David Rubio 89 kilo kategoria: Txapelduna - Asier Gallego / 2. Jon Rodriguez 96 kilo kategoria: Txapelduna - Gorka EndjiloTxapelduna kategoria guztietan - Ekaitz Cortajarena
MASTER MUTILAK M 35 - 67 kilo kategoria - Txapelduna - Ekaitz Cortajarena / 2. Gorka Endjilo / 3. Pablo Ucero M 40 - 67 kilo kategoria - 3. Andrés Rubiños
MASTER - EZARRITAKO ERREKOR BERRIAK M 35 - 67 kilo kategoria - Ekaitz Cortajarena / Arrancada 94 kg / Bi denboratan 120 kg / Total Olinpikoa 214 kg
- 73 kilo kategoria - Pablo Ucero / Arrancada 90 kg / Bi denboratan 110 kg / Total Olinpikoa 200 kg - 96 kilo kategoria - Gorka Endjilo / Arrancada 110 kg / Bi denboratan 133 Total olinpikoa 243 kg M 40 - 67 kilo kategoria - Andres Rubiños / Arrancada 87 kg / Bi denboratan 95 kg / Total Olinpikoa 182 kg
Aste bukaera honetan, ekainak 12 eta 13an, Molins de Rein ( Bartzelona) Espainiako Absoluto Txapelketa izango da. Bertan lehiatzeko, taldeko hiru neska eta beste hiru mutil ditugu sailkatuta: Naiara Madrid, Susana Dávila, Elena Mangas, Mikel Alvarez, Ekaitz Cortajarena, David Rubio. Hantxe izango dira Batis Cortajarena entrenatzailearekin.
Taldekideek etxetik animatuko dituzte, zuzenean jarraituko baitute txapelketa eta euren animo guztiak bidaliko dizkiete, indarrak atera ditzaten txapelketa polit bat egiteko.
Ea ba gauzak ondo joaten diren eta orain arte bezela Amasa-Villabona eta Zizurkil herrien izena zabaltzen duten. Zorte on!
Joan zen maiatzaren 21ean hitzarmena sinatu zuten Oinherrik eta Zizurkilgo Udalak. Herri hezitzaileak sustatzeko elkartea da Oinherri eta urtebeteko hitzarmena sinatu zuen udalarekin. Honenbestez, herri hezitzaileen sareko parte da Zizurkil.
Jardunaldi baterako deialdia luzatu berri du Oinherri elkarteak. Uztailaren 1ean, 'Herri bat hezkuntzatik eraikitzen' izenburupean, hezkuntzaren inguruko hausnarketak egingo dituzte Errenterian.
Euskal Herriko hezkuntza herri hezitzaileen ikuspegitik zer nola ikusten dugun eta, hezkuntza ulertzeko modu honek, hezkuntza estrategia bateratu bateranzko norabidean egin dezakeen ekarpena lantzea da jardunaldiaren helburu nagusia.
Uztailaren 1ean, ostegunarekin egingo dajardunaldia, Errenteriako Lekuona Kultur Fabrikan. Egun osoko ekimena izango da; 09:30-13:30 eta 15:30-17:30.
Elkar zaintzeko osasun neurriak bermatuko dituzte antolatzaileek.
Izena emateko, honako webgunean sartu behar da: http://herrihezitzailea.eus/
Azken eguna: Ekainaren 27a, igandea.