Comision de participacion ciudadana y comunicación

Ohiko jairik ezingo da egin aurten ere, baina ekintzaz beteriko asteburua prestatu dute. Hemen duzue egitarau osoa

Bestalde, Festa Batzordeak jakinarazi duenez,  eskuragai daude gonbidapenak Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan asteburu kulturaleko bi ikuskizunetarako:

- "Sutan Dantzan" Julen Alonso trikitilariak eta Oinkari dantza taldeak eskaintzen dutena
- Bertso jaialdia.
Bi ekitaldi horietan beharko dira gonbidapenak, gainontzean sarrera librea izango da.

Datozen egunetan ez da erabilgarri egongo Danena atzeko aparkalekua. Pausoka Entertainment ekoiztetxea 'Irabazi arte' izeneko telesailerako grabaketa lanak egiten ari da eta aparkalekua beharko dute lan horiek egin ahal izateko. ETBn eskainiko dute telesail berria eta Danena futbol zelaian grabatuko dituzte hainbat eszena. Dagoeneko hasi dira grabaketarako prestaketa lanak egiten.

Aurreikusten dutenez, abuztuaren 13ra arte egongo da itxita aparkalekua.

Asteburu honetan jokatu dira final-aurrekoak, eta dagoeneko badakigu zein lau pelotarik jokatuko dituzten Intxaur pelota txapelketako finalak. Promesa mailan Unai Alberdi eta Fernandez lehiatuko dira eta elite mailan Julen Alberdi zizurkildarra eta Elola arituko dira nor baino nor.

Abuztuaren 7an, larunbatarekin jokatuko dira finaleko partidak. 19:00etan hasiko dira pilota hotsak gure herriko pilotalekuan. Jubenil mailako eskuz-binakako partida izango da lehenengo eta ondoren hasiko da dira finalak. Sarrerak eskuragarri egongo dira, aurrez, Udal bulegoetan eta Iriarte tabernan. Sarrerarik geratuko balitz, Intxaur pilotalekuaren kanpoaldean jarriko dituzte salgai, partidak hasi aurretik. 3 euroko salneurria izango dute sarrerek.

Larunbat honetan hitzordu garrantzitsua dute txirrinduzaleek. Donostiako klasikoa pasako da eskualdeko errepidetan barrena. Alkizara igo ondoren, Asteasu aldera jaitsiko da lasterketa eta handik Zizurkilera gerturatuko dira. Gure herria zeharkatu ondoren, Aduna aldera joko dute eta handik Andoainera. Eguerdiko 14:30ak aldera pasako da lasterketa gure herritik.

Errepide bazterretan, txirrindulariei txalo zaparrada eskaintzeko aukera izango dute zaletuek.

Baliteke lasterketak irauten duen bitartean trafiko-mozketaren bat izatea.

Pasa den asteburuan jokatu dira azken final-laurdenak. Larunbat iluntzean emozioz beteriko partida jokatu zuen Julen Alberdi herritarrak. Atzetik joan zen Julen, baina partidari buelta ematea lortu zuen eta 21na berdindu zuten. Azken tantoa Julenentzat izan zen eta finalaurrekoetan lehiatuko da zizurkildarra.

Final-laurden guztiak amaituta, finkatuta geratu da zeintzuk izango diren finalaurrekoak jokatuko dizuzten pelotariak:

Uztailak 31, larunbata. 20:00

  • Promesa maila: U. Alberdi / Amiano
  • Elite maila: Landa / Elola

Abuztuak 1, igandea. 12:00

  • Promesa maila: De la Fuente / Fernández
  • Elite maila: Egiguren / J. Alberdi

Abuztuaren 7an jokatuko dira txapelketako finalak, 20:00etan hasita.

Gogoan izan finalaurrekoak nahiz finala ikusteko, beharrezkoa izango dela SARRERAK eskuratzea. 3 eurotan daude salgai, Udal Bulegoetan. Sarrerarik geratuko balitz, pilotalekuan bertan jarriko dira salgai partiden aurretik.

Decreto del 23 de julio

 

Publicado el decreto que regula las nuevas medidas para hacer frente al COVID-19, estas son, en síntesis, las medidas que recoge:

 

Mascarilla: será preceptivo el uso de máscara en espacios al aire libre si no es posible mantener una distancia mínima de 1,5 metros permanentemente entre las personas. En consecuencia, la obligatoriedad del uso de la mascarilla se extiende a todo tipo de entornos urbanos transitados. Esta medida ya está en vigor.

Actividad hostelera, comercial, sociocultural: los establecimientos se cerrarán a las 01:00 horas. Esta medida ya está en vigor.


Aforo en interiores: bajará al 35% en hostelería y salas sociales y culturales. Entrará en vigor el 26 de julio a las 00:00 horas.


Obligaciones de responsabilidad sanitaria: llamada especial para facilitar el seguimiento de los contaminados y el cumplimiento de las cuarentenas. Se pide evitar las aglomeraciones y que se haga un esfuerzo especial para aumentar el autocontrol.

 

Aurreko larunbatean, uztailaren 17an, goizez, Villabonako Olaederra Kiroldegiko frontoian Liga Nazioaleko 3. jardunaldia ospatu zen eta aldi berean Gasteizen Euskadiko 20 Urtez Azpikoen Euskadiko Txapelketa.

Gasteizen taldeko pultsulari gazteenek hartu zuen parte. Lan kontuak tarteko,  taldeko beste 2 pultsularik ere Villabonatik kanpo altxa zuten Ligako Jardunean, batak Madrilen, besteak Valentzian.

Hala ere, 3 pultsulari hauei emaitzak konbalidatzen diete hemen ospatu genuen txapelketarako. Gainontzeko pultsulariak Villabonan aritu ziren lehian.

Hauexek uztailaren 17an loruttako emaitzak:

MUTILAK  - 1 TALDEA - OHOREZKO DIBISIOA Ekaitz Cortajarena, Mikel Alvarez, David Rubio, Gorka Endjilo, Asier Gallego, Jon Ander Iriarte Lortutako puntuak:1720,23

MUTILAK  - 2 TALDEA - LEHEN DIBISIOA Alejandro Tomás, Pablo Ucero, Jon Rodriguez, Borja Mujika, Eki Lizaso Lortutako puntuak:1233,49

NESKAK  - 1 TALDEA - LEHEN DIBISIOA Naiara Madrid, Daniela Perez, Susana Dávila, Elena Mangas Lortutako puntuak: 763,35

NESKAK  - 2 TALDEA - bigarren dibisioa DIBISIOA Amaia Blanco, Nalu Herranz, Zaloa Iturbe Lortutako puntuak: 432,27

Azpimarratzeko da taldekoa den Eki Lizaso Bringas pultsulariak egin zuen lana. Bera izan zen Gasteizen 20 urtez azpiko txapelketan parte hartu zuena eta 15 urte besterik ez baditu ere, ondo merezitako Euskadiko 2. postua lortu zuen. Bere marka pertsonalak hautsi zituen, arrankadan 94 kilo altxatuz eta bi denboratan 110 kilorekin eta oso gutxigatik ez zuen lortu 114 kilo behar bezela altxatzea. Lan bikaina taldeko pultsulari gaztetxo honena, kontuan izanda gainera, kirol honetan oso denbora gutxi daramala. Entrenatzaile Batis Kortajarena eta taldeko kide guztiek zoriondu nahi dute Eki eta lerrootatik ere, zorionak Eki!

Herritar batek argazki hau helarazi digu. Otaño inguruko edukiontzien gunean, hondakin ezberdinak utzi ditu norbaitek, lurrean.
Gaur goizeko irudia da, baina ez da Zizurkilen horrelakoak ikusten diren lehen aldia.
Hondakinen kudeaketa txukuna egitea guztion ardura da. Herria txukun eduki ahal izateko, ezinbestekoa da arduratsu jokatzea.
Izan gogoan, Elbarrenan aldatu egin zela hondakinak ateratzeko egutegi eta ordutegia. Martxotik aurrera, honakoa da hondakinak ateratzeko ordutegia:
  • Ontziak goizeko 08:00 baino lehen atera behar dira.

  • Errefusa asteazkenetan biltzen dute; organikoa astearte, ostiral eta igandetan, eta traste handiak ostiraletan.

  • Traste handiak atera baino lehen, nolanahi ere, beharrezkoa da 943 67 62 16 telefono zenbakira deitzea. Errefusaren kasuan, aparteko beste bilketa bat ere egingo zaie larunbatetan, sortzaile bereziei.

Zizurkilgo festa batzordeko kideek jakinarazi dutenez, aurtengo abuzturako ere asteburu kulturala antolatu dute Zizurkilgo herrigunean.

KULTUR ASTEBURUA 2021

Abuztuak 13, ostirala

  • Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, puzgarriak P.M. Otaño plazan.
  • 19:00etan “Frontona” antzezlana, Intxaur frontoian.

Abuztuak 14, larunbata

  • Goizeko 09:30etan hasita, “Konkis Txiki” 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat erronka eta proba dibertigarriak herrigunean zehar. Goizeko 11:00etan 6 urtetik beherakoentzat jolasak P.M. Otaño plazan.
  • Arratsaldeko 18:00etan “Mikra” zirko emanaldia P.M. Otaño plazan.
  • Gaueko 22:30etan, Julen Alonso eta Oinkariren eskutik “Sutan Dantzan” ikuskizuna Intxaur frontoian. *

Abuztuak 15, igandea

  • 11:00etan, Haurren basoa ekimenaren eskutik, tailerrak eta jolasak.
  • 12:00etan, Herri kirol saioa:

Aizkoran,  Jon Irazu-Txomin Amondarain

Unai Otaegi-Joseba Otaegi

Harri-jasotzen,  Udane Ostolaza

  • 19:00etan, bertso jaialdia Intxaur frontoian. Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Amets Arzallus. Gai-jartzen, Igotz Alkorta.

 

*OHAR GARRANTZITSUA: Aforo mugengatik, gonbidapenak beharko dira “Sutan Dantzan” ikuskizunerako eta bertso jaialdirako. Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan egongo dira eskuragai.


Hace varios años que en la comarca se está realizando un trabajo de investigación sobre el sistema de denfensa Saseta. Son organizados y liderados por la Sociedad de Ciencias Aranzadi y trabajan un grupo de voluntarios formados por jóvenes.

Este año se está actuando en la zona de Azarolatxiki, en Zizurkil. Han estado excavando una trinchera con material de guerra. Es un sistema creado en 1936 para defender a Gipuzkoa contra el alzamiento militar. La campaña de excavación de 2021 está centrada en la documentación y recuperación de la posición fortificada realizada por el frente republicano en agosto de 1936 ". Hoy se ha realizado la presentación del propio campo de trabajo y del material encontrado en el mismo. Estaban presentes representantes de Aranzadi, Jon Ganbra de la Diputación Foral, PILI Legarra, alcaldesa de Asteasu, Arkaitz Izagirre, concejal de Aduna, e Iker Urruzola, alcalde de Zizurkil.

El lugar ha proporcionado la mayor cantidad de material recuperado en este frente de guerra y los investigadores han investigado en los primeros meses de guerra, la documentación de la evolución de la fortificación vasca que han estado en el centro de Gipuzkoa y la adaptación del frente dejado por las tropas levantadas tras tomar el monte Belkoain. Julien Blanco, responsable de arqueología del proyecto, explica que "además del material de guerra, hemos encontrado otros muchos materiales de la vida cotidiana como latas de comida, botellas, algún pie...".



Los trabajos de excavación se han llevado a cabo en una zona de unos siete metros. Manex Arrastoa, miembro de Aranzadi, explica que "el tiempo ha condicionado totalmente el trabajo de este año. Ha llovido mucho y no hemos podido hacer los trabajos a nuestro antojo. La trinchera que hemos investigado, no es una trinchera muy trabajada. Se ve claramente que fue bastante improvisado, construido en el último momento. Sin embargo, nos da muchas pistas sobre lo que pasó aquí. La estancia aquí se prolongó durante casi un mes y ha aparecido mucho material ".

Se trata de un proyecto promovido por los ayuntamientos de Aduna, Asteasu, Larraul y Zizurkil, en el que también ha colaborado la dirección de derechos humanos de la Diputación Foral de Gipuzkoa. Jon Ganbra, de la Diputación Foral, ha querido agradecer especialmente el esfuerzo económico que anualmente realizan los cuatro Ayuntamientos y ha tomado en consideración la importancia de la participación de los jóvenes en los campos de trabajo. "Es importante para que los jóvenes conozcan lo que pasó aquí. Dar la oportunidad de participar en estas excavaciones me parece muy importante ".

El alcalde de Zizurkil, Iker Urruzola, ha agradecido a los miembros de la Sociedad de Ciencias Aranzadi la importancia de preservar la memoria histórica. Durante estos años se ha trabajado mucho en torno al sistema de defensa Saseta y también se ha trabajado mucho en la zona de Azarolatxiki ".



Según informa la Sociedad de Ciencias Aranzadi, la zona donde se ha llevado a cabo esta campaña fue conocida como sistema de defensa o punto de resistencia Saseta entre agosto y septiembre de 1936. Precisamente, en esta zona de Aduna, Asteasu y Zizurkil los milicianos vascos consiguieron hacer frente a las tropas franquistas tras la caída de Tolosa en sus manos el 11 de agosto de 1936. Según la documentación hasta ahora se trató de una gran confrontación que causó cerca de un centenar de víctimas. Gracias a la resistencia que hizo este sector, se consiguió hacer frente a los militares levantados, obstaculizando su adelantamiento, y así surgió el Eusko Gudarostea.


«InicioPrev31323334353637383940PróximoFin»
Página 33 de 155

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.