Bihar goizean hasiko dituzte Danena futbol zelaiaren alboko aparkalekua konpontzeko lanak. Gaur iluntzetik aurrera, beraz, ibilgailurik ezingo da utzi bertan aparkatuta.
Argiteria jarri ahal izateko hodiak pasako dituzte eta zorua ere txukundu egingo da.
Datorren astean amaituko dituzte lanak, eta aparkalekua erabilgarri egongo da berriro.
La situación de pandemia está empeorando estos últimos días. En consecuencia, y actuando con prudencia, el Ayuntamiento de Zizurkil ha tomado la decisión de suspender la Blues Gaua que estaba prevista para el 17 de julio.
Ekainaren 12an eta 13an Halterofiliako Espainiako Absoluto Txapelketa ospatu zen Bartzelonako Molins del Rei herrian. Lortutako emaitzak ez ziren izan taldekideek nahiko lituzketen bezain onak, baina lan ona eginda itzuli ziren. Hauxe izan da taldekideen sailkapena:
NESKAK
49 kilo kategoria: Naiara Madrid - 12. postua
59 kilo kategoria: Susana Davila - 6. postua
71 kilo kategoria: Elena Mangas - 7. postua
MUTILAK
61 kilo kategoria: Ekaitz Kortajarena - 5. postua
73 kilo kategoria: Mikel Alvarez - 3. postua - Brontzezko 3 domina
81 kilo kategoria: David Rubio - 18. postua
Bestalde, eskualdetik mugitu gabe halterofiliaz gozatzeko aukera izango da datorren asteburuan. Uztailaren 17an, goizez, Villabonako Olaederra Kiroldegian , Liga Nazionaleko 3. jardunaldia jokatuko dute. Eta arratsaldez, Zarautzen, Euskadiko Junior Txapelketa.
Udalerri euskaldunetan bertako hizkuntza nabarmendu nahi duen ekimena da Bertatik Bertara. Kanpaina honen bidez, herri euskaldunetan horren bizirik dagoen hizkuntzaz gozatzera animatu nahi dituzte bisitariak eta hori horrela izan dadin, zerbitzua euskaraz ematera animatu nahi dituzte zerbitzu sektoreko langileak. Zizurkilek bat egingo du kanpaina berezi honekin, gurera gerturatzen diren bisitariek euskara goza dezaten. Gaur eguerdian egin dute aurkezpen ekitaldia eta bertan izan dira Maite Amenaba zinegotzia, Ainhoa Larrea teknikaria eta Pasus eta Atxulondo tabernatako arduradunak; Xabier Crespo eta Xabier Tello.
Maite Amenabarrek zabaldu du aurkezpen ekitaldia: "Zizurkilek pauso handia eman du aurten euskara sendotzeko bidean. Maiatzaz geroztik, UEMAko kide da gure herria. Euskarak presentzia handia du gure herrian eta UEMAko kide izateak presentzia hori sendotu eta hauspotuko duelakoan gaude. Gure altxorra da euskara eta guri dagokigu zaintzea eta zabaltzea. Bide horretan, UEMAk abiarazitako Bertatik Bertara kanpainan parte hartzea erabaki du Zizurkilek. Bisitariei gure altxorra den euskarara gerturatzeko aukera ematen die kanpaina honek".
Izan ere, hiru baitira kanpainaren helburu nagusiak:
- Udalerri euskaldunak balioan jartzea, zer-nolako altxorra dire erakutsiz.
- Bisitariak horren bertakoa den eta horren bizirik dagoen hizkuntzaz gozatzera animatzea.
- Bisitariekin hartu-emana duten langileak jabetzea zerbitzua euskaraz emateak eskaintzen duen balio erantsiaz.
Mahai gainekoak
Euskarri ezberdinak erabiliko dituzte kanpaina garatzeko. Otorduak eskaintzen dituzten taberna eta jatetxetan mahai-gaineko bereziak jarriko dituzte eskuragarri. zizurkilen kasuan, 2000 mahai gaineko jasoko dira, herriko taberna eta jatetxetan banatu ahal izateko. Ainhoa Larreak azaldu duenez, "bisitariak euskararekin lehen harremana izan dezan, hiztegitxoa jasotzen du maha-gainekoak. Ohiko agurrak, eta esamolde laburrak biltzen ditu hiztegiak, bost hizkuntzetara itzulita: katalana, galiziera, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Kanpainaren leloa bera ere irakur daiteke".
Taberna eta dendatako erakusleihoetan ere jarriko dituzte kanpainaren berri ematen duten informazio orriak. Orri horretan QR kode bat egongo da, sakeleko telefono bidez euskarazko hiztegi txikia kontsultatu ahal izateko. "Horrez gain, kanpainak bere islada izango du Udaleko webgune eta sare sozialetan ere, banner eta spot berezien bidez". Bisitariekin harreman zuzena duten pertsonei zuzendutako sentsibilizazio bideoa ere osatu du UEMAK, zerbitzua euskaraz emateak eskaintzen dion balio erantsiaz ohartu daitezen.
Leloa
Kanpainaren lelo nagusia Bertatik Bertara izan da ere, eta honako testua ere agertuko da euskarrietan: “Gure herria, gure hizkuntza eta gure jendea ez da postaletan kabitzen”.
Behean, gure hizkuntza balioan hartzen duten beste zenbait esaldi ere agertuko da:
Nostre poble, la nostra llengua, la nostra gent.
Gent de mar, de rius i de muntanyes.
Gent que parla de vida.
Nuestro pueblo, nuestra lengua, nuestros latidos.
Os nosos pobos, a nosa lingua, a nosa xente.
Bertakoari begiratzearen garrantzia, ondoan daukagunaz ohartzearen indarra, sustraietara itzultzeko beharra, horiexek bildu nahi ditu kanpainaren leloak. Zizurkilgo Udalak bat egin du UEMAren kanpainerakin eta laster, mahai-gaineko bereziak jarriko dituzte gure herriko jatetxe eta tabernatan, uztaila eta abuztuan. Ainhoa LArreak eskerrak eman dizkie otorduak eskaintzen dituzten herriko taberna eta jatetxeetako arduradun guztiei, kanpainarekin bat egiteko erabakia hartu dutelako.
Mahaian eserita, bertako produktuak dastatu eta gure hizkuntza entzutea bidaia aberasteko modu zoragarria izan daiteke. Ongi etorri eta on egin!
Hoy se celebra el Día Internacional por los derechos de las personas LGTBI+. El 28 de junio de 1969 hubo una revuelta en el bar Stone WallInn del barrio neoyorquino de Greenwich. Aquel incidente supuso la creación del movimiento de liberación de gays, lesbianas, transexuales, bisexuales e intersexuales.
Gracias a la lucha y al trabajo realizado a lo largo de estos años, se les han reconocido una serie de derechos, pero todavía hay motivos para seguir luchando. Y es que el homo-trans-bifobia funciona con fuerza en diferentes ámbitos ideológicos y en una parte de la sociedad. Y con ello, porque los pasos para acceder a los mismos derechos que el resto de la ciudadanía están todavía por dar.
En recuerdo del día de hoy, el Ayuntamiento de Zizurkil coloca la bandera del arco iris en los edificios municipales
Elizpe Jubilatuen elkarteak bideratzen du Pausoka ekimena. Elkarrekin, kontu batzuk esanez, paseotxoa emateko aukera eskaintzen die ekimenak jubilatuei. Pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten, baina gaur abiarazi dute berriz ere. Goizeko 10:00etan elkartu dira Joxe Arregi plazan eta bertatik abiatu dira Asteasu aldera. Hiru taldetxotan egin dute ibilalditxoa eta bakoitzak aukeratu ahal izan du zenbateko bidea egin. Asteasuraino joan dira batzuk, Martxetaundi baserriraino beste batzuk, eta ibilaldi laburragoa egin du beste talde batek.
Gaurkoan, gainera, Euskadi Irratiko esatari bat izan dute bidelagun. Pausoka ekimenaren berri emateaz gain, parte-hartzaileekin solasean aritu da Oihane Egurtza kazetaria.
Eguerdi aldera, Joxe Arregi plazan elkartu da ekimenean parte hartu duen talde osoa eta Pasus tabernara gerturatu dira, hamaiketakoa eginez indarrak berritzeko.
Enpresen kaudimena bultzatzeko aparteko neurrien martxoaren 12ko 5/2021 Errege Lege-dekretuaren arabera, autonomoentzako eta enpresentzako zuzeneko laguntzen COVID lerroa sortu da.
Atxikitako dokumentuan dago informazio osatuagoa:
Zizurkilgo udako kultur egitaraua aurkeztu dute gaur eguerdian. Egitarau oparoa prestatu du kultura sailak eta asteburu honetan jarriko da martxan. AInhoa Larrea kultur teknikariak, Maite Amenabar zinegotziak eta Iker Urruzola alkateak egin dute aurkezpena.Maite Amenabarrek azpimarratu duenez, "Zizurkilgo Udaleko Kultura saila buru-belarri aritu da lanean, udako aisialdi eskaintza oparoa osatzen eta prestatzen. Egoera zaila bizitzea egokitu zaigu azken urte luzean, eta Zizurkilen indar berezia jarri nahi izan dugu kultur eskaintza zaintzen. Kultura behar-beharrezkoa da jendartearentzat eta kultur eragileen lana babestea ere ezinbestekoa dela sinesten dugu. Horregatik, ahalegin berezia egin dugu udako programazio oparoa prestatzen. Igande honetan abiatuko da programazioa"
Ainhoa Larrea teknikariak eman du programazioak biltzen dituen xehetasun guztien inguruko berri: "Igande honetan izango da gozagarri ALURR dantza taldearen GATTIU ikuskizuna. Ibarrako dantza taldearen proposamen berria da Gattiu. Iaz egin zuten sorkuntza lana, baina pandemia dela eta oso emanaldi gutxi egin ahal izan dituzte, eta larunbatean datoz gurera. Gonbidapenak eskuragarri daude Udal Bulegoetan eta jendea animatu nahi dugu bertara gerturatzera. 18:30etan hasiko da saioa".
Uztailaren 10ean NEOMAK taldearen kontzertua izango da Intxaur pilotalekuan bertan. "Panderoa, trikitixa eta ahotsa dute oinarri, euren musika egiteko. Alaitasuna ekarriko dute, beraz. Kepa Junkerarekin ibilitakoak dira Neomak taldeko kideak, Sorginak izenarekin eta tartean, Maria Lasa herrikidea dabil. Euren jardunarekin gozatzeko aukera paregabea izango dugu herrian bertan", azaldu du Ainhoa Larreak. Beharrezkoa izango da aurrez Udal bulegoetan gonbidapenak eskuratzea.
"Uztailaren 17an iritsiko da programazio h0netako plater nagusia izan daitekeena. ZIZURKILGO BLUES GAUA. Iaz pandemiako itxierak bete betean harrapatu zuen ekitaldi hau, eta aurten berreskuratu egingo dugu. Dagoeneko 18. edizioa izango da aurtengoa eta entzute handia du. Bi talde arituko dira aurtengoak, biak ere oso maila handikoak: Ipar Irlandako Sinead Savage eta Euskal Herriko Travelli’ Brothers. Aurreko edizioetan bezala, Atxulondo, Pasus eta Egarri tabernen laguntzaz gauzatuko da aurtengo blues gaua. Aurten ezingo dira kontzertuak taberna barrutan eskaini, eta formatua aldatzea erabaki dugu. Tabernak plazara aterako dira, terraza handiak jarriz. Lasai eserita zerbait hartuz gozatu ahal izango da, beraz, kalitate handiko blues musika", azaldu du Ainhoa Larreak. 19:00 etan eta 20:00etan izango dira kontzertuak.
SASETA defentsa sistemaren inguruko AUZOLANDEGIAK martxan dira eta horri lotuta, bi ekitaldi antolatu dira Zizurkilen:
- Uztailak 7, asteazkena: “Memoria historikoa eta gertuko memoria Amasa-Villabonan” hitzaldia eskainiko dute Leire Padillak eta Esti Amenabarrok, Plazida Otañoko balioanitzeko gelan, 17:00etan hasita.
- Uztailak 10, larunbata: Saseta defentsa sistemako lubakietara bisitaldia. Azarolatxiki inguruan egingo dute bisitaldia. 11:15an Peuskaten elkartu, eta elkarrekin joango dira lubakiak bertatik bertara ikusi eta auzolandegietan egiten ari diren lanak ezagutzera.
Kirolari ere egin diote tarterik Zizurkilen. Lauterdiko ZIZURKILGO HERRIA afizionatu txapelketa jokatuko da Intxaur pilotalekuan, lehendabizikoz. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketa honek. Uztailaren 16an emango zaio hasiera eta abuztuaren 7an jokatuko dira finalak."Zizurkilgo Julen Alberdi pilotaria lehiatuko da txapelketa honetan. Ziotza pilota eskolako entrenatzaile ere bada Julen, eta ziur herriko gaztetxoen animoak ez zaizkiola faltako", azpimarratu du Ainhoa Larreak.
GAZTEZULOk uztailareko prestatu duen egitarau oparoa ere hartu dute ahoan gaurko aurkezpen ekitaldian. LH6 eta DBHko gazteei zuzenduta, hainbat ekintza antolatu ditu hilabete osorako. Parte hartu nahi duten gazteek udal bulegoetan eman beharko dute izena.
Eta agerraldia amaitzeko, HERRIKO JAIAK izango ditu aipagai Iker Urruzola alkateak. Jai Batzordeek egiten duten lana azpimarratu nahi izan du bereziki. "Herria koloreztatzeko ezinbestekoa da Jai Batzordeek eta beste hainbat eragilek egiten duten lana. Iaz kultur ekitaldiak antolatu zituzten ohiko jaiak alde batera utzita. Aurten ere ez da ohiko jairik izango, baina beste kolore bat izango dute. Dagoeneko abuztuko aiak oso aurreratuta daude eta hainbat ekitaldi iragarri ditzakegu: Frontona ikuskizuna, Andoni Alonsoren emanaldia, bertso jaialdia, zirku garaikidea...Abuztuaren 13, 14 eta 15ean izango ditugu jai horiek. Iraileko jaiak ere ari dira forma hartzen eta irailaren 8tik 12ra luzatuko dira. Ezin dugu esan ohiko jaiak izango direnik, baina bai normaltasun batera hurbildu nahi dutela. Jai Batzordeek lan handia egiten dute eta Udalak bere babesa eta laguntza eskaini besterik ezin du egin".
Udaleko kultura sailari ere luzatu dio eskertza alkateak: "Zizurkilgo kultur egitaraua ikaragarria izan da beti. Pandemiak bete betean moztu zuen hori guztia, eta kultura sailak ahalegin eta lan handia egin behar izan du egoerara moldatu eta kultura eskaintzari eusten saiatzeko. Buruhauste handiak izan dituzte, eta ez da batere erraza izan. Eskerrak eman nahi dizkiet egin duten ahalegin izugarri horregatik guztiagatik", amaitu du.