Comision de participacion ciudadana y comunicación

Maiatzaren 17a da gaur, LGTBI fobiaren kontrako nazioarteko eguna. 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Orokorrak homosexualitatea buruko gaixotasuneko zerrendatik ezabatu zuen. Egun, maiatzaren 17an ospatzen da, lorpen hori aitortzeko. Helburu orokorra da pertsona homosexual, bisexual eta transexualek sufritzen duten diskriminazioa salatzea eta haien eskubideen aldarrikapena egitea. Zizurkilgo Udalak bat egiten du gaurko aldarrikapenekin.

Goizeko 11:00etan eman diote hasiera gaur goizeko Biatloiari. Eguraldi kaskar xamarrarekin hasi bada ere, barealdia etorri da ondoren, eta ateri eutsi dio kirolari gazteak ekinean ari ziren bitartean.

Txikienak izan dira lehenak irteera puntuan. HH eta LH 1 eta 2 mailako haurrek, plazatik udaletxerainoko bidea egin dute korrika eta, plazara itzulita, bizikletak hartu, eta ibilbide bera egin dute bi gurpilen gainean. Gogotsu egin dute saioa txikiek, txalo artean.

LH 3 eta 4 mailako gazteen txanda izan da jarraian. Herrigunean barrena korrika itzuli bat egin ondoren, bizikletak hartu, eta Agerre baserri inguruko itzulia egin dute, bi aldiz. LH 5 eta 6 mailako kirolari gazteek  berriz, MEnditarte baserriraino joan behar izan dute korrika, bi itzuli eginez, eta Agerreko itzulia ere bi aldiz egin dute.Amaieran, pintxo goxoa eta oparitxoa jaso dute parte-hartzaile guztiek.

Bolondres talde oparo batek ahalbidetu kirol-proba: bidegurutzeak zaintzen, pintxoak banatzen, kirolarien jarduna zaintzen...etab.

Esta mañana se ha realizado el paseo para ver los hitos que marcan la frontera entre Zizurkil y Villabona. Aunque han tenido algo de lluvia al inicio de la marcha, el tiempo ha acompañado, en una bonita salida hasta el mediodía.

La salida ha dado comienzo en la plaza Joxe Arregi, y rodeados a Zubiaurretxo, han continuado por la orilla del río Oria para ver el primer límite. El río hace frontera en este punto y no hay otros hitos físicos. Por el barrio de Ugare, los paseantes han subido hacia Fraisoro. Al igual que en la salida por Usurbil, un nutrido grupo se ha reunido en la jornada de hoy. Por el camino, el grupo ha visitado varios hitos, entre ellos, el hito de Laumugarrieta. El de Laumugarrieta es un hito entre Asteasu, Anoeta, Villabona y Zizurkil. Ha permanecido casi escondida bajo tierra durante años y fue vista hace pocas semanas con la presencia de los alcaldes de las cuatro localidades.

Los miembros de la asociación Teodoro Hernandorena han conducido el recorrido de hoy y han ofrecido explicaciones sobre los hitos

A la vista del mojón de Laumugarrieta, han subido al alto de Abeta y desde allí se han acercado al caserío Ugarte. En total, los participantes en la salida han visto 14 hitos. Ha sido una hermosa mañana.

45 urtetik gorako langabetuei zuzendutako programa jarri du martxan Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.

Lortzen programak, formazio teknikoa eta taldekako orientazioa eskainiko ditu,ekainaren 1etik uztailaren 6ra.

Tolosaldean 45 urtetik gorakoena da langabetu gehien dagoen adin tartea. Horregatik, enplegu alorreko lehentasunen artean da multzo horretako pertsonen aktibazioa eta lan-aukerak sustatzea. Lortzen programaren bitartez egiten du hori Tolosaldea Garatzenek. 45 urtetik gorako langabeak formatzeko proiektua da, lan-munduan sartzeko aukerak handitu ditzaten.  Bi esparrutan egiten da lan. Alde batetik, gai konkreturen baten inguruko doako formazio teknikoa eskaintzen du. Aurten 100 orduko prestakuntza eskainiko du Fondo Formación Euskadik, biltegiko lanen eta bezeroen arretaren inguruan. Besteak beste, produktuak antolatzeko, eskaerak prestatzeko, bezeroei arreta emateko, kutxa erregistratzaileak erabiltzeko eta merkataritza elektronikoa ulertzeko gako eta teknikak irakatsiko dira saioetan. Ekainaren 1etik uztailaren 6ra, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era izango dira, Lehiberri Zentroan.

Bestalde, formazio teknikoa tartekatzen da taldekako nahiz banakako orientazio saioekin. Helburua da, laneratzeko beharrezkoak diren gaitasun profesional, pertsonal eta emozionalak garatzea, hala nola, sormena, ardura,moldagarritasuna, enpatia, talde-lana, gatazken kudeaketa, konfiantza, ziurtasuna, autokontrola, automotibazioa edo iniziatiba. Laneko banakako segimendua ere egingo da.Taldea osatzen ari da orain Enplegu Saila, eta parte hartu edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera idatzi edo tolosaldeagaratzen.eus web orriko Lortzenen gunean datuak bete beharko dituzte.

45 urtetik gorakoak laneratzeko, biltegiratze etabezeroen arretarako doako formazioaLortzen programak, formazio teknikoa eta taldekakoorientazioa eskainiko ditu,ekainaren 1etik uztailaren 6ra. Zabalik da izen-emateaTolosa,2021ekomaiatzak14Tolosaldean 45 urtetik gorakoena da langabetu gehiendagoen adin tartea. Horregatik,enplegu alorreko lehentasunen artean da multzo horretakopertsonen aktibazioa etalan-aukerak sustatzea.Lortzenprogramaren bitartez egiten du hori TolosaldeaGaratzenek. 45 urtetik gorakolangabeak formatzeko proiektua da, lan-munduan sartzekoaukerak handitu ditzaten.Bi esparrutan egiten da lan. Alde batetik, gai konkreturenbaten ingurukodoako formazioteknikoaeskaintzen du. Aurten 100 orduko prestakuntzaeskainiko du Fondo FormaciónEuskadik,biltegiko lanen eta bezeroen arretaren inguruan.Besteak beste, produktuak antolatzeko, eskaerak prestatzeko,bezeroei arreta emateko,kutxa erregistratzaileak erabiltzeko eta merkataritzaelektronikoa ulertzeko gako eta teknikakirakatsiko dira saioetan.Ekainaren 1etik uztailaren6ra, astelehenetik ostiralera, 08:30etik14:30era izango dira, Lehiberri Zentroan.Bestalde, formazio teknikoa tartekatzen da taldekakonahiz banakako orientazio saioekin.Helburua da, laneratzeko beharrezkoak diren gaitasunprofesional, pertsonal etaemozionalak garatzea, hala nola, sormena, ardura,moldagarritasuna, enpatia, talde-lana,gatazken kudeaketa, konfiantza, ziurtasuna, autokontrola,automotibazioa edo iniziatiba.Laneko banakako segimendua ere egingo da.Taldea osatzen ari da orain Enplegu Saila, eta partehartu edo informazio gehiago eskuratunahi dutenek, Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera idatziedotolosaldeagaratzen.eusweb orrikoLortzenen gunean datuak bete beharko dituzte.45 urtetik gorakoak laneratzeko, biltegiratze etabezeroen arretarako doako formazioa●Lortzen programak, formazio teknikoa eta taldekakoorientazioa eskainiko ditu,ekainaren 1etik uztailaren 6ra. Zabalik da izen-emateaTolosa,2021ekomaiatzak14Tolosaldean 45 urtetik gorakoena da langabetu gehiendagoen adin tartea. Horregatik,enplegu alorreko lehentasunen artean da multzo horretakopertsonen aktibazioa etalan-aukerak sustatzea.Lortzenprogramaren bitartez egiten du hori TolosaldeaGaratzenek. 45 urtetik gorakolangabeak formatzeko proiektua da, lan-munduan sartzekoaukerak handitu ditzaten.Bi esparrutan egiten da lan. Alde batetik, gai konkreturenbaten ingurukodoako formazioteknikoaeskaintzen du. Aurten 100 orduko prestakuntzaeskainiko du Fondo FormaciónEuskadik,biltegiko lanen eta bezeroen arretaren inguruan.Besteak beste, produktuak antolatzeko, eskaerak prestatzeko,bezeroei arreta emateko,kutxa erregistratzaileak erabiltzeko eta merkataritzaelektronikoa ulertzeko gako eta teknikakirakatsiko dira saioetan.Ekainaren 1etik uztailaren6ra, astelehenetik ostiralera, 08:30etik14:30era izango dira, Lehiberri Zentroan.Bestalde, formazio teknikoa tartekatzen da taldekakonahiz banakako orientazio saioekin.Helburua da, laneratzeko beharrezkoak diren gaitasunprofesional, pertsonal etaemozionalak garatzea, hala nola, sormena, ardura,moldagarritasuna, enpatia, talde-lana,gatazken kudeaketa, konfiantza, ziurtasuna, autokontrola,automotibazioa edo iniziatiba.Laneko banakako segimendua ere egingo da.Taldea osatzen ari da orain Enplegu Saila, eta partehartu edo informazio gehiago eskuratunahi dutenek,lan@tolosaldea.eushelbidera idatziedotolosaldeagaratzen.eusweb orrikoLortzenen gunean datuak bete beharko dituzte.

Villabona aldeko mugarriak ezagutzeko ibilaldi ederra bihar, Maiatza Saltsan ekimenaren baitan.

Guztira 7 km eskas dituen paseotxo polita eta lasaia, familia-mailan egiteko modukoa, 14 mugarri bisitatuz. Laumugarrietako mugarria ezagutuko dute, besteak beste.

10:30etan abiatuko da ibilaldia Joxe Arregi plazatik. Animatu!

Batetik, konposta etxean egiten dutenei zuzenduta, zalantzak argitzeko saioa antolatu dute, maiatzaren 20rako. Auzokonposta edo etxekonposta egiten baduzu, edo zure biohondakinak konpostatzen hasi nahi baduzu, teknikariak zalantzak argitu ahal dizkizu maiatzaren 20an: - 09:00etan Elbarrenako auzo konpostagunean - 09:30ean Zizurkil Goiko auzokonpostagunean.

Bestetik, hondakin organikoak etxean konpostatzen hasi nahi dutenei zuzendutako deialdia ere antolatu dute. Interesdunek, informazio puntura gerturatu ahal izango dute azalpen guztiak jasotzera:  Maiatzaren 24an, Pello Mari Otaño plazan egongo dira 16:30etatik 19:30etara. Joxe Arregi plazan berriz, maiatzaren 28an jarriko dute informazio puntua, 16:30etatik, 19:30etara.

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari esker garatzen da hondakinen inguruko programa eta programa horren baitan antolatu dira bi formazio saioak.

 

Atzo ez zen #COVID19-an kasu positiborik atzeman #Zizurkil-en. Intzidentzia tasa 428,34an dago. Segurtasun eta osasun neurriak bete, zentzuz jokatu, eta elkar zaintzeko uneak dira.Auzokonposta edo etxekonposta egiten baduzu, edo zure biohondakinak konpostatzen hasi nahi baduzu, teknikariak zalantzak argitu ahal dizkizu maiatzaren 20an: - 09:00etan Elbarrenako auzo konpostagunean - 09:30ean Zizurkil Goiko auzokonpostagunean

Ostiral arratsaldean jarriko da martxan asteburuko egitaraua. Maiatzeko ostiral guztietan bezala, bizikleta tailerra egingo dute bihar arratsaldean, 18:30etatik aurrera. Balaztak aztertuko dituzte biharko saioan. Izena emateko, Udal bulegoetara jo behar da eta tailer bakoitzeko izen ematea 5 eurokoa izango da.

Larunbatean berriz, maiatzak 15, Villabona aldeko mugarriak ezagutzeko irteera egingo dute, Teodoro Hernandorena taldeko kideek antolatuta. Joan zen maiatzaren 2an Usurbil aldeko mugarriak ikusteko ibilaldi ederra egiteko aukera eskaini zuten eta oraingoan, Villabona aldeko mugarrietan barrena ibiliko dira. Adin guztietako herritarrei zuzendutako irteera da larunbatekoa, gozatzeko modukoa. Duela aste gutxi bistarazitako Laumugarrietako mugarria bisitatuko da, besteak beste. 10:30etan abiatuko dira ibiltariak, Joxe Arregi plazatik.

Larunbatean, bestalde, San Isidro eguna ospatuko da. Aurtengo egoerak ez du ekitaldi berezirik antolatzea baimentzen, baina Udalak herriko baserritar guztiak zoriondu nahi ditu.

Igandean, Zizurkilgo haur eta gaztetxoei zuzendutako Biatloia egingo da. XXI. edizioa izango da aurtengoa. Haur Hezkuntzako haurrek herrigunean bertan izango dute korrika nahiz bizikletaz egiteko ibilbidea. Lehen Hezkuntzakoak herrigunean arituko dira, baina Agerre baserriko itzulia ere egingo dute. 11:00etan hasiko da Biatloia, eta amaieran, pintxo goxoa dastatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek eta opariren bat ere jasoko dute.

Loatzo musika eskolak datorren astean irekiko du 2021/2022 ikasturterako izen-ematea, ikasle berrientzat. Maiatzaren 17tik 23ra bitartean, www.loatzo.eus atarian egongo da izena emateko aukera.

4 urtetik aurrerakoentzat zuzendutako eskaintza, adin-mugarik gabe.

Aurrez Loatzon dabiltzan ikasleek berriz, aste honetan zehar egin beharko dute datorren ikasturterako izen-ematea.

Eukaraz jarduten duten Tolosaldeko kultur sortzaileen gida osatzen ari da Galtzaundi euskara taldea.

Herri asko, aste kulturalak edo kultur programa bat osatu nahian, ze ekitaldi antolatu jakin ezinik ibiltzen da. Ikuskizunak, hitzaldiak, emanaldiak, etb. eskainiko dituen sortzaile euskaldunen informazioa jendearen eskura jartzeko beharra ikusi du euskara taldeak; baita ikasturte guztian zehar edo epe laburragoan ikastaroak euskaraz emateko prest dagoen jendearena ere.

Emanaldirik edo ikastarorik eskaintzen baduzu, eta Tolosaldeko herrietan emateko prest baldin bazaude, bete honako formularioa: https://labur.eus/tolosaldekokultursortzaileak

Sortutako gida Udalen eta herri mugimenduen eskura jarriko du Galtzaundik.

Maiatza oso hilabete oparoa izaten da Zizurkilen. Maiatza Saltsan ekimeneko egitaraua duzue hemen eskura. Gozatu!

«InicioPrev31323334353637383940PróximoFin»
Página 37 de 155

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.