Con motivo de las fiestas de Santiago de Villabona, el Ayuntamiento de Zizurkil ha contratado un servicio especial de limpieza. La cercanía de ambas localidades tiene su repercusión en los días festivos, y para poder limpiar la suciedad generada, cada año se contrata un servicio especial.
El servicio de este año ya está en marcha; los días 25, 30 y 31 de julio la empresa contratada realizará los trabajos de limpieza.
El pasado fin de semana se disputaron los últimos cuartos de final del campenato de pelota del cuatro y medio. De ese modo, ha quedado fijada la lista de pelotaris que competirán en las semifinales.
Los partidos se disputarán los días 29 y 30 de julio, a partir de las 19:00 horas.
Las entradas serán de 2 euros y se pondrán a la venta en el restaurante Iriarte de Zizurkil y en las oficinas municipales.
Gertu ditugu Andramari jaiak. Herri bazkaria edo afarian parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa da aurrez txartelak erostea. Abuztuaren 10a izango da eskuratzeko azken eguna. Jaietako zapia ere salgai dago dagoeneko.
Ikusi hemen, jai batzordeak Andramaria jaietarako prestatutako egitaraua:
ZIZURKILGO JAIAK 2022
Abuztuaren 12, ostirala
Goizaldeko 06:30etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.
Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da.
12:00etan jolas parkeko horma irudiaren margotzea
14:00ak aldera, oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri argazkia.
17:30etan Madiber magoaren “Hau da Magia” ikuskizuna plazan.
19:00etan Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien kalejira Loatzo musika eskolako txistulariekin.
19:30etan jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Alex Intzak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.
21:00etan Herri afaria plazan
Tiketak Iriarten salgai. Erosteko epea: Abuztuak 10
Ondoren, erromeria Laiotz taldearekin.
Abuztuaren 13, larunbata
(Umeen eguna)
• 12:00etan: krosa (Ordu laurden lehenago izen ematea)
• 12:30etan: buruhandiak. Ondoren, jolasak.
• 14:00etan: bazkaria herriko umeentzat.
• 16:00etatik: 19:00etara, puzgarriak eta bubble balls
16:00tan: XXXI. Mus Txapelketa zentroan (Izen ematea: 15 €./bikoteko)
19:00tan: Fan&Go taldearekin erromeria plazan
22:00etan: Zezen suzkoa
Ondoren Fan &Go taldea
Abuztuaren 14, igandea
(Koadrila eguna)
Eguerdiko 12:30etan haur zein helduentzako joko eta jolasak: Toka, txapel jaurtiketa…
14:30etan Herri bazkaria.
Tiketak ohiko lekuetan salgai. Erosteko epea: Abuztuak 10
Bazkal ondoan, bingoa.
18:00etan Gau Argi taldearekin dantzaldia plazan
Gaueko 23:00etatik aurrera Kilimak taldearen kontzertua eta Gora Herriarekin erromeria goizaldera arte
Abuztuaren 15, astelehena
(Amabirjin eguna)
10:00etan haur eta gaztetxoentzako abentura probak eta jolasak
12:00etan: Meza Nagusia.
Ondoren, jubilatuen hamaiketakoa.
13:00ean: Herri Kirolen erakustaldia
Aizkoran:
-Jon Irazu eta Joseba Otaegi aurrez aurre
–Malen barrenetxea
Harri jasotzen, Imanol Royo “Lartain”
18:00etan: Alurr dantza taldearen itsas lapurrak dantza ikuskizuna plazan
Ondoren, sagardo dastaketa, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin
23:00etan puntuan: BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA.
Unai Mendizabal
Maialen Lujanbio
Andoni Egaña
Oihana Iguaran
Amets Arzallus
Aitor Mendiluze
Gai-jartzailea: Haritz Mujika
Ondoren, Izer eta Alabier trikitilariak
Gaur hasi dira grabaketa lanak egiten eta hiru astez luzatuko dira. Danena atzeko aparkalekua beharko dute grabaketa horiek egin ahal izateko eta, hori dela eta, ezingo da bertan ibilgailurik aparkatu, aste-egunetan.
Asteburuetan normaltasunez erabili ahal izango da.
Gaur eta bihar jokatuko dira Lau eta erdiko II Intxaur txapelketa Abeletxe Saria-ko azken final-laurdenak. Azken uneko aldaketa batzuk egon dira parte hartuko duten pilotarien artean.
19:00etan hasiko dira partidak gaur.22 urtez azpikoen mailan, Unai Amiano eta Ariztegiren arteko partida zegoen iragarrita, baina Iker Amiano eta Iker Zubeldia arituko dira nor baino nor. Itxaso Erasun eta Garai lehiatuko dira emakumeen artean, eta gizonen elite mailan berriz, Jon Erasun zizurkildarra eta Murua izango dira nor baino nor.
Bihar, larunbata, Altuna eta Odriozola arituko dira 22 urtez azpikoen mailan. Emakumeen artean, Zabaleta eta Etxegaraien artekoa zegoen iragarrita, baina bigarren honek ezingo du jokatu eta Nora Mendizabal andoaindarra arituko da haren ordez. gizonezkoen elite mailako partidan ere aldaketa bat izan da. Elola eta Mendizabalen arteko partida iragarri bazen ere, Olaetxea irurtzundarraren aurka arituko da Elola.
Asteburu honetako partidekin, erabakita geratuko da finalaurrekoetan arituko diren jokalarien zerrenda. Uztailaren 30 eta 31n jokatuko dira finalaurrekoak eta abuztuaren 6an ospatuko da final handia.
1936 urteko altxamendu militarraren aurka defendatzeko sistema antolatu zuen Kandido Sasetak. Defentsa sistema hark utzitako arrastoak ikertzen ari da Aranzadi Zientzia Elkartea. Aurten, Zizurkilgo Arripilletako muinoan egin dituzte lan horiek.
Gaur egin dute lan horien aurkezpena, prentsaurrean. Maite Amenabar, Zizurkilgo alkate-ordeak eman dio sarrera ekitaldiari: “Saseta defentsa sistema eta 36ko Gerran gure eskualdean gertatutakoak hobeto ezagutzeko asmoz, 2013an jarri ziren martxan auzolandegi hauek. Aiztondo bailarako gune ezberdinetan gauzatu izan dira, urtez urte eta gune honetan, Zizurkilgo Arripilletako gainean emango zaio amaiera ekimenari”.
Uztailaren 11n hasi ziren Arripilletako gain honetan indusketa lanak egiten. Euskal Herri osotik etorritako zortzi bolondres ari dira lanean, Aranzadiko Julien Blanco arkeologoa eta Manex Arrastoa historialariaren gidaritzapean.
“Defentsa sistema kokatzen den muino honen hedadura txikia denez, bertako egitura guztiak aztertzeko aukera egon da eta lehenengo aldiz puntu defentsibo bat osotasunean ikertu ahal izan da”, azaldu du Manex Arrastoak. “Puntu hau ez da materialetan oso aberatsa, ezta oso ikusgarria ere, baina garrantzia handia izan zuen. Altxamenduaren lehen hilabetetan izan ziren hemen. Hilabetez eutsi ahal izan zioten eta horrek, gainerako defentsa puntuak txukun antolatzeko denbora izatea ekarri zuen”.
1954ko aireko argazki bat hartu dute oinarri gisa Arripilletako lanak egiteko. Hala azaldu du Julien Blanco arkeologoak: “Argazki hartan mendian igartzen ziren mozketa eta marka batzuk ikertu ditugu. Karroen aurkako defentsarako izan ziteken lubaki bat aurkitu dugu bertan, eta Arripilletako gain honetan ere badira beste lubaki batzuen arrastoak. Ezkeltzu eta Zarateko Bentaren artean dago muino hau, eta bertako defentsa nola antolatu zuten ikusteko oso baliagarria izan da”.
Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo udalek sustatzen dituzte ikerketa lan hauek eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren giza eskubideen zuzendaritzak ere lagundu du. Aranzadik bertan egiten duen arkeologia-lana argia da: puntu horiek guztiak dokumentatzen ditu informazio historikoa gal ez dadin eta ondoren, zonalde horiek geure memoria historikoari dagozkion leku moduan aldarrikatzen ditu.
Parke eolikoen inguruko mahai ingurua izango da bihar Iriarte etxean. Green Capital enpresak Gipuzkoan lau parke eoliko eraikitzeko eskaera luzatu du azken hilabeteotan; Buruzai, Trekutz, Karakate eta Ezkeltzun. Lau ekimen horien inguruan sortu diren plataformetako kideak elkartuko dira Iriarte Kultur etxean, euren esperientziaren berri emateko.
Bertan izango dira, baita ere, Nafarroako Lezaun herrian proiektatutako parke eolikoari aurre egiteko sortu zen 'Urbasa-Andia Bizirik!' plataformako kideak.
Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera mahai-inguruari, Iriarte Kultur etxean.
Joan den asteburuan jokatu dira Lau eta erdiko II Intxaur txapelketako lehen final laurdenak.
Uztailaren 15ean, 19:00etan hasi ziren partidak. Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabalen artekoak zabaldu zuen aurtengo edizioa. Arrillagak lortu zuen garaipena, 22-17.
22 urtez azpikoen norgehiagokan, Iker Egiguren eta Ander Etxaniz aritu ziren nor baino nor. 22-16 ko emaitzarekin, Egigurenek lortu zuen final erdietarako txartela. Elite mailan berriz, Jorge Fernandez eta Unai Astiz kantxaratu ziren. Partida lehiatuaren ondoren, Fernandezek lortu zuen garaipena, 22-18ko emaitzarekin.
Uztailaren 16an beste hiru partida ikusteko aukera izan zen Intxaur pilotalekuan. Bero handiarekin jokatu ziren larunbateko partida hauek. Ander Perurena zizurkildarra eta Sergio Gutierrez errioxarra izan ziren lehenak kantxan. Zizurkildarrak oso garaipen lehiatua lortu zuen, 22-12 irabaziz.
Ainhoa Ruiz de Infante eta Irati Zabalaren arteko lehia 22-17 amaitu zen, Ruiz de Infanteren alde.
Eguneko azken partidan Julen Alberdi zizurkildarra eta Jon Urbieta asteasuarra aritu ziren nor baino nor. Zizurkildarrak partida handia egin zuen, 22-10eko emaitzaz garaipena lortuz.
Asteburuko partiden kronikak irakurgai daude Pilotarien txokoa webgunean. Egin klik HEMEN
Datorren asteburuan jokatuko dira datorren final laurdenak eta osatuta geratuko da final erdietarako pilotarien zerrenda. Zorte on denei!
Estatu mailako liburutegietan banatzen den Maria Moliner saria jaso du Plazida Otaño liburutegiak. "Plazida, oihartzunaren plaza" proiektua aurkeztu zuten sariketara, eta estatu osoko hainbat proiekturen artean saritua izan da.
Bigarren urtez jarraian saria izango du gure herriko liburutegiak eta 2777,77 euro jasoko ditu. Lerrootatik, zorionak Arantxa eta Irene liburuzainei urte hauetan egiten ari diren lana eta ibilbideagatik.
Azken egunetako eguraldi bero eta lehorrak hareagotu egin du baso-suteetarako arriskua. Hori dela eta, Segurtasun Sailak larrialdi fasea aktibatzea erabaki du.
Datozen egunetan ez da espero eguraldi aldaketarik, beraz, bere horretan mantenduko da baso-suteak izateko arriskua. Egoera honetan, debekatua dago surik piztea.
Bestalde, tenperatura hizpide izango da datozen egunetan ere. Bihar eta etzi asko igoko da tenperatura, 30 gradutik gora toki gehienetan. Hori dela eta, hainbat gomendio luzatzen du segurtasun sailak. Hala nola, eguneko ordurik beroenetan aktibitate fisikoa mugatzea, hidratazio ona matentzea edota kontu berezia izatea adineko zein haurren kasuan.