Comision de participacion ciudadana y comunicación

UEMA eta Lanartea elkartearen proposamena da 'Loreak belaunetan'.

Kulturaren zazpi ahots gazte biltzen ditu dokumentalak:

Oihane Arana, poeta eta bertsolaria; Amets Aranguren, musikaria; Kattalin Barcena, artista plastiko eta musikaria; Dom Campistron, irudigilea; Ekain Ibarguren, ktore, pailazo eta malabarista; Iker Maguregi, zimemagile eta musikaria, Maddi Ane Txoperena, kazetari, idazle eta bertsolaria.Amagoia Gurrutxaga izango da elkarrizketatzaile eta, erro nagusia galdera hauxe: Zer izan nahi duzu handitan? Ume zirenean artista izan nahi ote zuten dokumentaleko zazpi protagonistek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Euren ametsak, ekinak eta ezinak azalduz, kultur mundua erakusten dute zazpi gazteek, baita etorkizuneko erronkak ere.

 

Urtarrilaren 27an izango da dokumentalaren emanaldia Zizurkilen. 19:00etan hasiko da saioa, Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitzean.

Klima-aldaketa eta energia aurrezteko erronkei erantzuna eman nahian, mugikortasunari dagokionez, autoak partekatzeak dakartzan onurak ezagutu eta ekimen horien alde egitea posible den aztertzeko helburuarekin, eskualde mailan burutzen ari den prozesu batean parte-hartzen ari da Zizurkilgo Udala.

Testuinguru honetan, gai honekiko dugun ikuspegia eta iritziak jaso, zein ekimenaren berri emateko, hitzaldi - solasaldia egingo da datorren astean.

 

Eguna: 2023ko urtarrilak 26, osteguna

Iraupena: 19:00etatik – 21:00etara

Tokia: Plazida Otaño liburutegia

 

 



Ostiral honetan, urtarrilak 13, "EMEEN KEMEN”, Maider Alcelayren helduentzako ahozko narrazio-saioa izango dugu. Igor Sala musikaria izango du alboan kontalariak.  19:00etan hasiko da ekitaldia,  Atxulondoko Areto Nagusian.

HELDU DA KONTUA helduentzako kontalaritza-sorkuntza sariketan aukeratua izan da 'Emeen kemen'. Helduentzako ipuin-kontalaritzaz gozatzeko aukera gutxi izaten da, beraz, plan borobila dugu Zizurkilen ostiral honetarako.

Konponketa lan batzuk direla eta, Pagamuño auzoko igogailua ez da erabilgarri egongo bihar, urtarrilak 12, egun osoz.

Barkatu eragozpenak

Herritar hori,
Azken asteotan zenbait lapurreta izan da gure herrian. Jokabide hori salatzeaz gain, egoera honen aurrean, Udalak gomendio batzuk zabaldu nahi ditu: 

- Etxetik ateratakoan, ziurtatu ate eta leiho guztiak ondo itxita daudela.

- Etxe barruan gaudenean ere, komeni da atea giltzaz itxita edukitzea, gauez bereziki.

- Etxebizitza barruan norbait topatuz gero, ez saiatu aurre egiten eta, ahal izanez gero, ikusi nola eta nondik ihes egin duten.

- Lapurreta saiakera kalean gertatzen bada, ez egin aurre lapurrei eta deitu larrialdi zerbitzuetara (112).

- Etxera iritsi eta lapurreta egin dizutela sumatzen baduzu, ez ukitu ezer, atera etxetik eta deitu larrialdi zerbitzuetara (112).

Aiztondo bailarako Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo udalek manifestazio isila antolatu dute abenduaren 31ean arratsaldeko 18:30etan. Villabonako Errebote plazatik hasiko dira eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan amaituko dute. Joan zen astean egindako agerraldian, honako testua irakurri zuten:

 

"2022. urtearen amaierara heldu gara eta beste urte batez hemen gaude, euskal presoen eskubideak errespeta daitezela aldarrikatzeko mobilizazioa antolatu dugula iragartzeko. Aiztondoko udal ordezkariok gure konpromisoa berresten dugu euskal presoen eskubideen defentsan.

Zorionez, euskal alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozialen ahaleginari esker, baina, batez ere, gizarte zibilaren bultzada irmoari esker, presoen urruntze-politika desagertzea lortzen ari gara.

Gaur da eguna, Aiztondoko preso guztiak Euskal Herriko espetxeetan daudena. Bada zerbait.

Horregatik une egokia da, dispertsio eta urrunketa politikak eragindako sufrimendua gogora ekartzeko. Presoen senide eta lagunak zigortzeko helburuarekin martxan jarritako politika anker horien ondorioz, urte luzez Aiztondoko senide eta lagunek milioika kilometro egin behar izan dituzte errepideetan, horrek zekarren arriskuarekin. Astebururo ordu mordoa bidaiatzen pasa behar izan dituzte, senide edo lagun presoarekin 40 minutuko bisita bat edukitzeko. Aiztondoko ehunka herritarrek derrigorrez ezagutu behar izan dituzte Huelva, Curtis, Puerto de Santa Maria, Granada, Algeciras, Fleury edo Fresnes bezalako espainiar eta frantziar hirien zerrenda luze bat.

Zorionez, dispertsioa eta urrunketa, milaka euskal herritarren eskubideak urratu dituen politika zentzugabea, gure herriaren historiako pasarte ilun bat izatera pasako da laster. Hori bai, errepideetan hildako 16 pertsona eta ehunka zauritu atzean utziz.

Hala ere, tamalez, euskal presoek pairatzen dituzten eskubide urraketak oraindik ez dira amaitu.

Alde batetik, espetxeetako bizi baldintzek asko dute hobetzeko, bis familiarrak hilero egiteko eskubidea ez da errespetatzen, ez da mediku asistentzia egokia bermatzen eta birgizarteratzeko baliabide gehiago behar dira.

Bestalde, arlo politiko eta batez ere judizialean, espainiar estatuko sektore kontserbadore eta ultrak atzera egin nahian dabiltza. Teknikoak izan behar luketen erabaki judizialak eskuin-mutur politikoaren postulatu eta ideologiaz zipriztintzen ari dira, berriro ere euskal presoen eskubideak urratuz. Estatuko fiskaltza eta Auzitegi Nazionala erabiltzen ari dira errepresio tresna bezala.

Espetxean bi hamarkada, edo hiru ere, bete dituzten presoek hirugarren gradua eta erdi-askatasuna lortu ondoren, behin eta berriro ikusten ari gara berriro espetxeratu egiten dituztela, bigarren gradura bueltaraziz. Hori ez da justizia. Hori mendekua da.

Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradura eta erdi-askatasunera igarotzea onartu dien 33 presoetatik 23 errekurritu ditu fiskaltzak; horietatik 6 espetxera itzuli dira eta 13 Espetxe Zaintzako Epaitegiaren erabakiaren zain daude. Horrela, Auzitegi Nazionalak boikota egiten die espetxeetako profesionalen erabakiei, haiek baitira presoen bilakaera ezagutzen dutenak.

Aiztondoko udal ordezkariok tinko salatzen ditugu euskal presoen etxeratzea oztopatzeko aplikatzen ari diren gradu erregresio horiek guztiak.

Espainiar eskuin muturrak sustatutako atzeraldi honen aurrean, Euskal Herrian berriro ere, bakea, bizikidetza eta konponbidea aldarrikatzea dagokigu. Giza eskubideak defendatzen ari gara eta horretan ez dugu inoiz atzera egingo.

Amaitzeko, ahalik eta azkarren euskal presorik gabeko eszenatoki bat lortzeko itxaropena plazaratu nahi dugu, hori izango baita herri honetan bakean eta elkarbizitzan aurrera egin dugunaren adierazlerik garbiena.

Guzti honegatik, Aiztondo bailarako Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo udalek MANIFESTAZIO ISILA antolatu dugu ABENDUAREN 31n 18:30etan Villabonako Erreboteko plazatik hasita, Zizurkilgo Joxe Arregi plazaraino".

Abenduaren 17an Arucasen (Canarias), Espainiako 17 Urtez Azpiko Txapelketa izan zen. Danok Danena taldeko kideek eguneko kronika bidali dute, baita urtearen balorazio txiki bat ere:

"Txapelketan aritu zen taldeko pultsularia den Eki Lizaso Bringas gaztea. 96 kilo kategorian txapeldun geratu zen. Lau marka berri ezarri zituen, 127 kilo abiada modalitatean, 156 kilo bi denboratan, 276 eta 283 total olinpikoan. Hori gutxi balitz, txapelketako kategoria guztietako markarik hoberena lortu zuen, txapelketa osoko altxatzaile onena bihurtu zelarik.

Ekirekin batera azpimarratzeko da,  entrenatzaile moduan berarekin batera joan zen Ekaitz Cortajarenaren jarduna, egin zuen lana perfekziora bideratu zuen eta. Danok Danena, urtea bukatzear dagoen honetan,  lortzen ari garen emaitzekin  eta belaunaldi-erreleboarekin pozik dago. Ea ba gaztetxoak animatzen diren olinpikoa den kirol hau praktikatzera eta jarraitzen degun orain arte bezala emaitza onak lortzen. Eguberri On eta 2023 Urte Osasuntsu eta Zoriontsua guztiontzako".

Abenduaren 22an banatu zituzten Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketako sariak

Zizurkilgo ipuin lehiaketa indartsu dago. XXI. edizioa amaitu berria da eta parte-hartzea oso altua izan da, beste behin. Bost kategoriatan banatuta, 204 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara, epaimahaiaren iritziz, maila altukoak.

Atxulondo Kultur etxeko areto nagusia jendez bete zen atzo. Bertan ziren saridunak eta baita Teodoro Hernandorenaren senitartekoak ere. Ekitaldi ederra izan zen. Hauexek izan dira aurtengo sarituak:

A maila (6-8 urte)

  • 1. Saria: "Natura mundu magikoa" ipuina.
    Egilea: Zuhara Inza Lanceta, 7 urte, Zizurkil.
  • 2. Saria: "Belarjaleak" ipuina.
    Egilea: Izar Hermida Gorostegi, 8 urte, Zizurkil.

B maila (9-11 urte)

  • 1. Saria: "Animalia liburuzaleak" ipuina.
    Egilea: Haritz Hermida Gorostegi, 10 urte, Zizurkil.
  • 2. Saria:  "Mundu salbatzaileak" ipuina.
    Egilea: Maddi Arrastoa Arozena, 10 urte, Villabona.
  • Aipamen berezia: "Bidaian" ipuina.
    Egilea: Irati Olasagasti Iruretagoiena, 11 urte, Alkiza.

C maila (12-13 urte)

  • 1. Saria: "Gaiztoak eta zintzoak" ipuina.
    Egilea: Ilazki Usandizaga Etxaniz, 12 urte, Villabona.
  • 2. Saria: "Teknologia erabiltzeaz damutu zen mutila" ipuina.
    Egilea: Udane Ruiz Rodriguez, 12 urte, Villabona.

D maila (14-16 urte)

  • 1. Saria: "Anaiak" ipuina.
    Egilea: Laiene Arteaga Eizagirre, 14 urte, Andoain.
  • 2. Saria: "Agur, laztana" ipuina.
    Egilea: Naroa Asensio Gaston, 15 urte, Andoain.

E maila (17 urtetik gorakoak)

  • 1. Saria: "Tileggit" ipuina.
    Egilea: Xabier Ariznabarreta Olarte, 49 urte, Andoain.
  • 2. Saria: "Espero ez dugunean" ipuina.
    Egilea: Sonia Muxika Moreno, 37 urte, Zizurkil.

Hondakin organikoaren bilketarik ez da egingo abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Horien ordez, astelehenetan egingo da bilketa; hau da, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an.

Eguberrietako egunak igarota, ohiko bilketa egunetara itzuliko gara.

«InicioPrev11121314151617181920PróximoFin»
Página 14 de 155

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.