Kirol Astea martxan dugu, hainbat eratako ekintza eta jaialdirekin. Besteren artean, Gau krosaren 25. urteurrena ospatuko da aurten.
Bihar, abenduaren 13an, Natalia Ibañez Sanseko nutrizionistaren hitzaldia izango da Atxulondo kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan, herriko elkarteetako ordezkariei zuzenduta.
Ostegunean, abenduaren 15ean, mahai-ingurua izango da Atxulondo kultur etxean, 19:00etan, “Euskal selekzioa posible al da?” gai gisa hartuta.
Ostiralean, abenduaren 16an, pilota-jaialdia jokatuko da Zizurkilgo Intxaur frontoian.
18:00etan, Ziotza pilota eskolako umeen partidak jokatuko dira.
19:00etan, partidak jokatuko dira paleta eta larruzko pilotarekin:
Leire Galdos/Itsaso Erasun
Amaia Irazustabarrena/Miriam Delgado
20:00etan, erremontea
Etxabe II – San Migel
Zubeldia – Aizpurua II
Larunbatean, abenduaren 17an, HAMABI ORDUZ KIROLEAN ZIZURKILEN izango da.
Goizeko 11:00etan, haurrentzako kirol eta jokoak izango dira Intxaur frontoian, ZEK elkartearen eskutik.
17:00-18:30/18:30-20:00, gazteentzat eta emakumeentzat parkour tailerra izango da Joxe Arregi plazan. Kirol ezberdina probatzeko aukera izango dute Zizurkilgo emakumeek. Beldurrak uxatu, eta gerturatzeko deia egin dute antolatzaileek.
Eta, egunari amaiera emateko, gaueko 22:00etan, Haurren Gau Krosa jokatuko da, eta 22:30ean, Zizurkilgo XXV. Gau Krosa-Ibontxo Gonzalez Memoriala.
Igandean, abenduaren 18an, Danena taldeko kirolez gozatzeko eguna izango da.
9:00etan, Danena txirrindularitza taldeak antolaturiko bizikleta ibilalbia izango da, LH3-DBH4 arteko gaztetxoei zuzendua.
12:00etan, emakume pultsularien Egarri Saria, Joxe Arregi plazako aterpean. Emakumez soilik osatutako lehen txapelketa izango da honakoa, eta ikuskizun aparta espero da.
Eta, arratsaldeko 17:00etan, jubenilen futbol-partida. Danena eta Ordizia, jokoan igoera-fasea dutela.
Urteari amaiera emateko, abenduaren 18an, igandean, Zizurkilgo Kirol Asteburua dela eta, II. Egarri Trofeoa izango degu, eguerdiko 12:00etan plazako estalpean eta oraingo honetan nesken arteko txapelketa izango da ikusiko deguna".
Datorren larunbatean, giza eskubideen egunean, "Bi Arnas" dokumentala izango dugu ikusgai Zizurkilen. Iratxe Sortzabalen tortura kasua du oinarri dokumental honek eta, Nekane Txapartegiren parte-hartzea ere badu. Dokumentalaren arduradunak bertan izango dira.
Abenduaren 10ean, larunbatarekin, Atxulondo kultur etxean izango da emanaldia, 18:00etan hasita.
Euskaraldiarekin batera, erronka berezia abiarazi zuen Zizurkilgo Udalak; euskal kantutegiko abesti kuttunen proposamenak bidaltzeko deia zabaldu zen, guztien artean Zizurkilgo play zerrenda osatzeko.
Play zerrenda osatuta, hementxe duzue eskuragarri: www.labur.eus/zizurkil
Nolanahi ere, oraindik zabalik dago kantuak bidaltzeko aukera. Play zerrenda hori aberasten eta handitzen joango da guztion ekarpenekin. Horretarako, helbide honetara bidal ditzakezue zuen proposamenak: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Eguberrietako Azoka Berezia egin zen larunbatean.
Aiztondo bailarako ekoizleek produktuak erosteko aukera bikaina eskaini zuten bertan. Eguerdian, Olaia Toral aritu zen kantuan 13:00etan hasita. Euskararen eguna zenez, euskal kantutegiko abesti ezberdinak eskaini zituen bere kantaldian.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur eta, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatuko da.
Arratsaldean, karro poteoa egingo da Villabonako Erreboteko plazatik hasita eta, 18:45etan Emakumeen Irradaka egingo da Joxe Arregi plazan. 18:30etarako deitu dute entsegurako hitzordua. Emakume zizurkildarrontzat bereziki, hitzordu garrantzitsua da. Dantza egin dezagun eskutik helduta, gure amonek egiten zuten bezala. Indarkeria matxista jasan eta jasaten duten emakume guztioi eskainiko diegu gure dantza. Beltzez jantzi eta koloredun zapia ala zapi morea jantzita, Joxe Arregi Plazan jarrita dago hitzordua. Irradaka dantzatzen ikasteko, 18:30etan izango da entsegua. Dantza berriz 18.45tan izango da.
19:00etan, Elkarteratze ibiltaria egingo da Zizurkildik Villabonara eta bertako Berdura plazan egingo da ekitaldia. Iluntzeko 20:30etatik aurrera, pikoteoa eta karaokea izango dira Villabonako Gaztetxean.
Azaroak 25aren atarian gaude dagoeneko. Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatuko da horri lotuta. Aste honetan egingo dira lehen ekitaldiak gure bailaran;
Ostiralean, azaroak 18, bi ekitaldi izango ditugu. Zizurkilen, Itzal taldearen kontzertua izango da Joxe Arregi plazan 20:30etan hasita eta ondoren, solasaldia egingo da. Amasa-Villabonako Txoko morean berriz, biolentzia obstetrikoaren inguruko hitzaldia eskainiko du Nahia Alkorta Elezgaraik, 18:00etan hasita.
Azaroaren 25ean, karro poteoa egingo da Villabonako plazatik hasita eta, 18:45etan Emakumeen Irradaka egingo da Joxe Arregi plazan. 18:30etarako deitu dute entsegurako hitzordua.
19:00etan, Elkarteratze ibiltaria egingo da Zizurkildik Villabonara eta bertako Berdura plazan egingo da ekitaldia. Iluntzeko 20:30etatik aurrera, pikoteoa eta karaokea izango dira Villabonako Gaztetxean.
Se acerca el Euskaraldia y el Ayuntamiento ha puesto en marcha una nueva iniciativa. Entre todas las asociaciones y vecinos de Zizurkil, elaboraremos una lista con canciones vascas. Formaremos una lista de canciones que puedan ser significativas o del gusto de los ciudadanos. El 17 de noviembre escucharemos esa play list formado entre todos,en el acto que se celebrará para dar la bienvenida al Euskaraldia, también el día del Euskera. A continuación se pondrá a disposición de la ciudadanía y asociaciones para que todo aquel que lo desee pueda escucharlo o utilizarlo.
Haznos saber cuáles son tus canciones vascas favoritas. La forma de hacerlo será la siguiente:
1.- Título y autor de las canciones vascas que les gusten completando la lista.
2.- Enviar dicha relación a
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
.
El último día será 1 de diciembre. ¡Anímate!
El Euskaraldia de este año se celebrará del 18 de noviembre al 2 de diciembre y está abierta la inscripción.
A través de internet, la inscripción se puede realizar de forma muy sencilla. Para ello, haz CLIC AQUÍ. Los participantes en ediciones anteriores han recibido el enlace vía mail.
En las Oficinas Municipales ya están disponibles las chapas de esta edición. Elige el roll Ahobizi o Belarriprest, y del 18 de noviembre al 2 de diciembre nos adentraremos en el ejercicio de cambiar hábitos lingüísticos.
Si aún no te has inscrito, no dejes pasar esta oportunidad.