Abenduaren 30ean, Zizurkilgo Udaleko Euskara Sailak antolaturiko ipuin lehiaketaren sarien banaketa egin zen Atxulondo Kultur Etxean arratsaldeko 17’30ean, Juan Manuel Erasun alkatearen eskutik.
Teodoro Hernandorena I. Ipuin Lehiaketan guztira 89 lan aurkeztu ziren, bost maila ezberdinetan banaturik. Antolatzaileak oso pozik geratu ziren partehartze altu honekin eta eskerrak eman zizkieten bereziki herriko Pedro Mª Otaño eta Jesusen Bihotza Ikastolari, ipuin lanketa berezia egin baitzuten.
Lehiaketa hau Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo jendeari zuzendua dago eta herri guztietako ordezkariak egon ziren. Sariak ongi banatuta egon ziren eta Arantxa Iturbe, Juan Kruz Igerabide eta Jon Unanue idazleek osaturiko epaimahaiak hurrengo irabazleak izendatu zituen:
A MAILA (6-8 urte):
1.Saria: Ohiana Usabiaga (Zizurkil), “Aita eta umea, sorgina eta monstruoa” ipuinarekin. Jokua eta ipuina jaso ditu.
2.Saria: Jon Gomez (zizurkil), “Xaguzaharra eta polizia” ipuinarekin. Joku bat jaso du sari moduan.
B MAILA (9-11 urte):
1.Saria: Eider Amenabar (Zizurkil), “Erlojuaren Orratzak” ipuinarekin. Joku bat jaso du.
2.Saria: Aiora Arregi (Andoain), “Zaldi Basatia” ipuinarekin.
C MAILA (12-13 urte):
1.Saria: Maider Alvear (Andoain), “Begi isilak” ipuinarekin. 90 euro irabazi ditu.
2.Saria: Eneritz Iraola (Anoeta), “Nor da Dilaine” ipuinarekin.
D MAILA (14-16 urte):
1.Saria: Nerea Etxeberria (Andoain), “Tintazko Ipotxak” ipuinarekin. 150 euroko saria jaso du.
2.Saria: Ainara Loyarte (Andoain), “Gure herriko Joxe” ipuinarekin.
E MAILA (17 urtetik gora):
1.Saria: Ainitze Etxaniz (Anoeta), “Iraganaren morroi” ipuinarekin. 450 eurotako saria jaso du.
2.Saria: Maider Eizmendi (Zizurkil), “Sutondoan” idatziarekin.