Comision de participacion ciudadana y comunicación

Aurreko larunbatean, urriak 23, San Fernandon (Cadiz) Espainiako 17 urtez azpiko txapelketa burutu zen eta taldekoa den Eki bertan izan zen lehiatzen.

Orain urtebete hasi zen kirol honetan eta 16 urte bete berriak ditu. Berriro ere bera markak hobetu zituen, arrankadan 100 kg altxatuz eta 125 kg bi denboratan. Altxaldi guztiak balekoak egin zituen eta egindako lana bikain benetan, Espainiako 17 urtez azpiko txapeldunorde izendatu zen eta etxera zillarrezko 3 domina ekarri zituen.Espainiako bere lehen txapelketa izan da eta orain arte egindako lanak podiumera igotzeko balio izan dio.

Bestalde, larunbat honetan, urriak 30, Villabonako Olaederra kiroldegian, goizez, Play-Off jardunaldia izango degu, balioko duena Espainiako Kluben arteko txapelketarako sailkatzeko. Gure taldearekin batera, Aragoitik eta Nafarroatik ere etorriko dira parte hartzera.Arratsaldean ere izango degu zer ikusi, gure neska eta mutilen taldeekin batera Gipuzkoako beste taldeak ere etorriko zaizkigu, Zarautetik eta Irundik hain zuzen ere.

Bertako familia bat eta familia migratzaile bat mahai inguruan bilduko dira, bi kulturak hurbiltzeko eta hainbat zapore, ezagutza, interes eta esperientzia partekatzeko. Iazko etenaldiaren ondoren, azaroaren 14rako finkatu dute eguna.

COVID-19 dela eta, aurten Bizilagunak proiektuak berrikuntza txiki bat proposatu du: gure hiri eta herrietako parke, merendero eta berdeguneetan biltzea. Urtero bezala, familiek dinamizatzaile baten laguntza izango dute igandeko bazkaria prestatzen laguntzeko.

Dinamizatzaile edota familia bezala eman daiteke izena. Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, hauexek dira harremanetarako bideak: TOLOSALDEA: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla eta 646 057 080

Zizurkilgo kultur-egiterauko hitzordu klasikoa izaten da Blues Gaua. Zenbait saiakera egin arren, pandemiak ez du blues kontzertuak antolatzeko baimenik eman. Aurtengo maiatzean egin zen azken saiakera ere, bertan behera utzi beharra izan zen COVID19 kasuen gorakadagatik.

Azaroaren 9an, blues gosea asetzeko aukera izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, Joxe Arregi plazan.

Maila bikaineko musikarien doinuez gozatu ahal izango dugu. Alde batetik, Nico Wayne Toussaint 2012an munduko aho-soinu jotzaile onenaren saria eskuratu zuen musikaria izango dugu gure artean, Iker Piris konpositore eta gitarra-jotzailearekin eta The Electra taldearekin batera.

Beste alde batetik, The Allnighters zazpikotearen rhythm & blues melodiak entzuteko aukera izango dugu. Indar handiko talde honek maila handiko musikariekin jo izan du, milaka kilometro eginez munduko hainbat eta hainbat txokotan zehar.

El camino rural, anteriormente en mal estado, se encuentra en la actualidad totalmente renovado. Comenzando a la altura de Motzane y hacia arriba, las obras de reforma del firme ya están realizadas.


Los trabajos comenzaron el 13 de octubre y en pocos días estaban terminados. En adelante, el uso de esta carretera será mucho más cómodo.

Azaroaren 20an ekitaldi bereziak hartuko ditu Intxaur pilotalekuak. Arratsaldeko 17:30etan hasita, ohikoa ez den ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dugu. Izan ere, lasto-altxatze txapelketa egingo baita. Irudi ikusgarriak utzi ohi ditu kirol honek eta ez da ohikoa izaten herrikirol saioetan.
Ondoren, harriaren inguruko bi ekitaldi hartuko ditu Zizurkilgo Intxaur pilotalekuak. Batetik, 2021eko Gipuzkoako Harri Handien txapelketa jokatuko da bertan. Arratsaldeko 18:00etan ekingo diote lanari bost harri-jasotzailek.
Hauexek izango dira parte hartuko duten kirolariak:
- Iñigo Eizagirre
- Jokin Eizmendi
- Aimar Galarraga
- Aimar Irigoien
- Jon Unanue
Lau harri izango dituzte arerio eta altxaldi gehien lortzen dituen harri-jasotzailea izango da txapelduna.
Bestetik, eta arratsaldea borobiltzeko, BERTSOAREN HARRIA ekitaldia izango da 19:30ean PEÑAGARIKANO eta MAIALEN AKIZUren eskutik.

Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketarako lanak prestatzeko azken egunetan sartu gara. Izan ere, azaraoren 20an amaituko baita horretarako epea. Sei urtetik gorako idazleek aurkez ditzakete euren lanak.

Zizurkilgo literatur lehiaketak urteurren borobila ospatuko du aurtengoan. Izan ere, dagoeneko 20 urte beteko baitira lehiaketa sortu zenetik.

Bost mailatan banatuko dira lanak, parte-hartzaileen adinaren arabera.

Parte hartze bikaina izaten du urtero ipuin lehiaketak eta urteurren borobila izanik, aurten ere hala izango delakoan gaude. Animatu parte hartzera!

El sábado 23 de octubre tendremos un cuentacuentos especial en la biblioteca Plazida Otaño.

Precisamente, la asociación Divina, formada por mujeres nigerianas de Zizurkil, ofrecerá el cuento Elefantea eta bere lagunak, a las 11:00 de la mañana.

Lo contará Ixabel Agirresarobe en euskera, y Toyim Badmus, en yoruba.

A continuación se realizará un taller de trenzas.

«InicioPrev21222324252627282930PróximoFin»
Página 29 de 155

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.