Abenduaren 11n, larunbata, Irungo Uranzu frontoian Gipuzkoako Taldekako Txapelketa izan zen. Bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan, Danok Danena talde txapelduna izan zen. Ondorengoak izan ziren parte hartu zuten pultsulariak.Emakumezkoak: Elena Mangas, Naiara Madrid, Allison Rivera, Amaia Blanco.Gizonezkoak: Ekaitz Cortajarena, Eki Lizaso, Mikel Alvarez, Jon Rodriguez, Pablo Ucero eta Andres Rubiños.
Emakumezkoetan marka hoberena Elena Mangasek egin zuen eta gizonezkoetan Ekaitz Cortajarenak.
Igande honetan, abenduaren 19n, Zizurkilen kirol astearen barnean Lehen Egarri Trofeoa antolatu zen Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Ondorengoak izan ziren parte hartzaileak:
Gaztetxoak: Mirari Maqueda eta Lier Erro
Emakumezkoak: Elena Mangas, Allison Rivera eta Amaia Blanco.
Gizonezkoak: Ekaitz Cortajarena, Jon Rodriguez, David Rubio, Julen Larrauri eta Eki Lizaso.
Danok Danena taldeko kideek eskertza mezua zabaldu nahi izan dute: "Urteak dira Zizurkilgo Joxe Arregi plazan txapelketarik egin gabe pasa ditugunak eta eskerrak eman nahi dizkiogu udalari atzokoa burutzea posible egin zuelako.Bestalde Egarri tabernari ere gure eskerrik beroenak, txapelketa aurrera eramateko egin duen ahaleginagatik eta ondoren bazkari eder batetara gonbidatu gintuelako, atzokoan bapo jan genuen eta beraiei esker. Lehen Egarri Trofeoa izan zen atzokoa; ea honi eusten diogun eta datorren urtean bigarrena egiteko moduan garen.
Gure kirol urteari honekin eman genion bukaera. Ea ba datorren urtea hobea den guztiontzat, kirol emaitza hobeak lortzen ditugun eta gaur egungo osasun egoerak ere hobera egin dezala.
Gabon oporretan gozatu guztiok ere eta taldearen izenean. Urteberri On".
Joan zen larunbatean egin UEMAk, urte amaierako batzar nagusia. Bertan elkartu ziren UEMA osatzen duten udalerri euskaldunetako alkateak eta zinegotziak eta, besteak beste, 2021ean egindakoaren balantzea aztertu eta 2022rako egitasmo nagusiak onartu zituzten. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera gehitzeko herri berriek egindako eskaerak ere onartu dituzte batzarkideek. Horrela, Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal ere UEMAko kide dira. UEMAko kide da Zizurkil ere, eta lerrootatik, ongi-etorria eman nahi diete lau kide berriei.
Euskararen aldeko herri mugimendutik sortu zen UEMA. 1988an Euskal Herrian Euskaraz elkartearen mozio bat onartu zuten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 32 udalek, udalak euskalduntzeko eta euskara hutsean funtzionatzen hasteko. Horretarako zailtasunak eta arazo komunak zituztela ohartuta, udal haietako batzuk elkarren artean biltzen eta koordinatzen hasi ziren. Horrela, mankomunitate izaera hartuta, erakunde publiko bihurtu zen UEMA. 1991n, sorrerako batzarrean 17 udalek hartu zuten parte, eta ordudanik hazten joan da udalerri euskaldunen lurgunea, udalen kopuruari dagokionez. Gaur egun 94 dira.
A partir del 15 de diciembre se pondrá en marcha el servicio de información energética y asesoramiento online gratuito en Tolosaldea: Oficina de Energía de Tolosaldea. Para acceder a la Oficina de Energía, click AQUI
Tolosaldea Garatzen, junto con los ayuntamientos y el Departamento de Medio Ambiente de la Diputación Foral de Gipuzkoa, está trabajando para crear una nueva cultura energética en Tolosaldea. Así se recoge en la Estrategia Energética comarcal que coordina y dinamiza la agencia de desarrollo.
Esta acción se enmarca dentro del convenio anual firmado entre el Departamento de Medio Ambiente de la Diputación Foral de Gipuzkoa y Tolosaldea Garatzen para impulsar su plan comarcal de energía, con el fin de combatir la pobreza energética y fomentar un modelo energético sostenible en la comarca de Tolosaldea. Para ello, Diputación destina una aportación económica de 50.000 euros a la comarca.
La creación de la Oficina Virtual supondrá un paso más en esta dirección, con dos líneas de trabajo principales: la reducción y/o prevención de la pobreza energética y la optimización del consumo energético.
Para ello, la web proporcionará información útil en materia energética, pero no solo eso, sino que ofrecerá un asesoramiento personalizado, con la ayuda de expertos, para resolver las dudas de los ciudadanos de la comarca y ayudarles a llevar a cabo la transición, cada vez más importante, de los temas energéticos en nuestro día a día.
El diputado de Medio Ambiente, José Ignacio Asensio, ha subrayado que “el conjunto de las actuaciones de todos los agentes coordinados es el que nos va a permitir transitar hacia un nuevo modelo energético en Gipuzkoa, con una ciudadanía conocedora y empoderada, con apoyo para tomar en cada momento las decisiones más correctas. Y esto resulta esencial porque será esta ciudadanía conocedora y comprometida la que podrá operar los cambios necesarios en los hogares y en los sectores productivos y la que, en definitiva, hará posible la transición energética del territorio”.
El servicio se dividirá principalmente en cuatro ámbitos:
Asesoramiento en la factura energética
Facilitar la comprensión de los conceptos incluidos en la factura eléctrica y en el análisis de facturación. Estudio personalizado orientado a la reducción del gasto eléctrico. Informar y aconsejar sobre las tarifas existentes.
Apoyo en la tramitación de energía
Gestión de ayudas, multas y gestiones con las compañías de energía y la administración: asistencia social, modificaciones o comercialización, supresión de servicios extraordinarios, cambios de tarifas, bonificaciones y exenciones fiscales, ayudas de rehabilitación, etc.
Producción de energías renovables en la comarca
Asesoramiento a particulares y comunidades de vecinos sobre proyectos de instalación de energías renovables: análisis de necesidades, costes, ayudas existentes e información sobre medidas fiscales, etc. Informar y asesorar sobre iniciativas energéticas colectivas en coordinación con los agentes implicados en este ámbito.
Consultoría para la sostenibilidad energética
Pautas para mejorar los hábitos de consumo energético para racionalizar el uso de la energía y ahorrar en el gasto energético de las viviendas. Auditorías simples de vivienda y apoyo en los procesos de rehabilitación de viviendas. También se ofrecerá asesoramiento personalizado para la puesta en marcha de acciones formativas y campañas de concienciación en la búsqueda de la sostenibilidad energética de la ciudadanía.
Cualquier duda de este tipo deberá resolverse a través de la dirección de correo electrónico Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla y será atendida por un técnico experto en la materia.
La oficina virtual está dirigida a la ciudadanía y a los comercios de la comarca. En principio se mantendrá hasta finales de enero y en función de la respuesta obtenida se valorará su continuidad en el año 2022.
Gaurtik aurrera indarrean dago ziurtagiria eremu itxietan erabiltzeko betebeharra.
Handitu egin da COVID ziurtagiria behar duten eremu itxien zerrenda.
Honako tokietan eskatuko dute, aurrerantzean, ziurtagiria:
100.000 biztanleko intzidentzia metatua 300 kasu edo gehiago duten herrietan eta hirietan, toki hauetan:
- Kontzertu aretoetan eta erabilera anitzeko aretoetan edo beste espazio itxi batzuetan, kontzertuak, musika jaialdiak eta bestelako kultura eta arte ekitaldiak egiten direnean.
– Ostalaritza establezimenduetan eta jatetxeetan, baita bankete aretoetan ere, dantza egiteko aukera ematen duten jarduerak egiten direnean, bertaratuen kopurua zeinahi dela ere.
– Kiroldegietan, gimnasioetan eta jarduera fisikoa edota kirola egiten den bestelako espazio itxietan, izan kirolarientzat, laguntzaileentzat nahiz publikoarentzat.
– Kirol instalazio itxietan, hala nola estadioetan, frontoietan edo antzekoetan, sarrera kontrolatzeko sistema batekin (tiketak, abonamenduak, gonbidapenak eta antzekoak), eta ehun pertsona baino gehiago bertaratuta lehiaketak egiten direnean.
– Ospitaleetan, zentro soziosanitarioetan eta espetxeetan: ospitaleratutako pazienteak edo egoiliarrak bisitatzen dituzten pertsonak.
Ostegunean hasi eta igandera bitarte, hainbat kirol ekitaldi aurreikusten da Zizurkilen. Atxikita duzue egitaraua.
Pandemia egoera dela eta, garrantzitsua izango da osasun neurriak zentzuz betetzea.
Bi urte pasatxoko ikerlana egiteko hitzarmena sinatu berri dute Zizurkilgo Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak, zizurkildarrek pairatutako giza eskubideen urraketak ikertzeko.
Gaur aurkeztu dute ekimena, Zizurkilgo udaletxean egindako agerraldian.
Iker Urruzola alkateak azaldu duenez, ez da hau giza eskubideen ikerketan Udalak ematen duen lehen pausoa: "Zizurkilgo Udalak azken urteetan hainbat urrats eman ditu herrian eman diren giza eskubideen urraketa larrienak azalera atera eta zauriak sendatzen has daitezen. EH Bilduko udal gobernua saiatu da horretan, eta saiatu da beste alderdiak ere bidelagun izaten, gaur bezala". Giza eskubideen urraketen argazki osoa izateko asmotan, hitzarmena sinatu du Udalak Aranzadirekin, Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien babesarekin, gainera. Hala azpimarratu nahi izan du Urruzolak: "Azpimarratzekoa da, Zizurkilgo Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek babestu dutela ekimena. Gaur PSOE eta EAJ alderdietako ordezkariek ez dute ekitaldi honetara etortzerik izan agenda arazoak medio. Nolanahi ere, eskerrak eman nahi nizkieke, bai PSOEko ordezkariei, baita EAJkoei ere, ekimen honi babesa emateagatik".
Aurreko urteetan eman izan diren pausoen berri eman du alkateak agerraldian: "2011ko azaroan Hernandorena Kultur Elkarteak egindako lan eskergari esker, Udalak parte hartu zuen Zizurkilen 36ko altxamenduan fusilatu edo hil zituztenak gogoratzeko ekitaldian. 2014ko otsailaren 10ean, Zizurkilgo Udalak lehen aldiz egin zion aitortza ofiziala Julian Galarzari, ETAk hil zueneko urteurrenean ez ohiko osoko bilkura eginez. Urte berean, “Torturaren Egia Itzaletik argitara” jardunaldiak antolatu zituen Udalak, Pako Etxeberria, Iñaki Egaña edo Pili Zabala izan genituen Zizurkilen. Jardunaldien amaieran torturatuen omenezko oroitarria ezarri zen, aurrez Joxe Arregi gogoratzen zuen gunea kendu ostean irekitako zauriak leuntzen hasteko bideari ekinez.2018ko martxoan, Hernandorena Kultur Elkartea ostera bide lagun hartuta, Gernikako haritzaren kimu bat landatu zen P.M. Otaño plazan, biktima ezberdinen senideek palakadaz ongarritu zutena".
Aipamen berezia egin nahi izan die Hernandorena Kultur elkarteko kideei, urte hauetan guztietan egindako lanagatik: "Eskerrak eman nahi dizkiet, baita ere, nola ez, Hernandorena Kultur Elkarteko kideei. Azken urteotan bide honetan egin duten lan eskergagatik. Aranzadiko kideek ez dute ikerlana hutsetik hasi beharko eta hori, neurri handi batean, Hernandorena taldeko kideen lanari esker izango da".
Aranzadi Zientzia Elkarteko Javi Bucesek ere hartu du hitza: "Ikerlan hau ez dugu hutsetik abiatuko. Hernandorena elkarteak lan handia egin du eta horrez, gain, Aranzadik ere egin izan du hainbat lan. Esaterako, urte askotan ikerketa lanak egin izan dira 36ko gerrako lubakietan".
Dagoeneko hasi dira lanean eta ikerlariak azaldu du zeintzuk izango diren ikerlanaren muin nagusiak: "Gerra garaiko urraketak, Frankismokoak... eta gaur egun gertatutakoak ere ikertuko ditugu. Horretarako, artxibo lanari ekingo diogu. Zizurkilgo udal artxibategian ez ezik, elizako artxibategian, militarrenetan... arakatuko dugu. Horrez gain, herritarren testigantza ere jaso nahi ditugu. Izan ere, urraketa guztiak ez baitaude dokumentuetan jasota. Garrantzitsua izango da urraketa horiek jaso dituztenak edo haien senitartekoak guregana gerturatzea, testigantza eman diezaguten".
2023ko martxora arteko hitzarmena sinatu dute ekitaldiaren amaieran. Javi Bucesek azpimarratu duenez, "2023an aurkeztuko ditugu gure lanaren ondorioak eta orduan erabakiko dugu gure ikerlana amaitutzat eman daitekeen edo zabalik utzi behar den".
Iazko bideari jarraituz, Gabonetako Azoka Berezia egingo da aurten ere Zizurkilen. Abenduaren 11n, larunbatarekin egingo da, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Herriko eta bailarako artisauek eta ekoizleek postuak jarriko dituzte Joxe Arregi plazako estalpean. Eguberriak gainean ditugu, eta erosketak egiteko aukera bikaina eskainiko digu azokak. Bide batez, bailarako artisauei bultzadatxo bat emango diegu gure erosketekin.
Gabonetako Azokaz gain, Jostailuen Truke Azoka ere egingo da abenduaren 11n, Joxe Arregi plazan bertan, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Truke-azokan parte hartu nahi izanez gero, abenduaren 9 eta 10ean ekarri zure jostailu, jolas edo ipuinak udal-bulegoetara edo liburutegira, eta trukean txartel bat emango dizugu, abenduaren 11n erabili ahal izateko. Truke-azokan parte hartzeko oinarriak :
Azokara ekarri daitezkeen jostailuak ezaugarri eta adin guztietako haurrentzat jostailu, joko eta ipuinak izango dira.
- Jostailu, joko eta ipuinen egoerak ona izan behar du, hau da, jostailuek osorik egon beharko dute (puskatu gabe) eta mekanismoak dauzkaten jostailuek funtzionatu egin beharko dute.
- Indarkeria eta sexu desberdintasuna sustatzen duten jostailuak ez dira onartuko.
- Jostailuak GARBIAK ETA DESINFEKTATUTA ekarri beharko dira.
- Azokara jostailu edo jokoren bat ekartzen duen orok, jostailu hori utzi eta beste bat hartzeko eskubidea izango du. Ekarritako jostailuaren truke txartel bat jasoko du eta txartel horrekin beste jostailu bat hartzeko eskubidea izango du.
- Haur bakoitzak gehienez 3 jostailu, joko edo ipuin ekar ditzake eta beste hainbeste jostailu, joko edo ipuin eraman ahal izango ditu.
- Haur bat baino gehiagok jostailu berdina eraman nahi badu, interesatuen artean zozketa egingo da.
- Azoka honetan ez da dirurik onartuko eta trukearen bidez egingo dira egin beharreko aldaketa guztiak. Jostailuak Udal Bulego eta liburutegian utziko dira abenduaren 9 eta 10ean.
Hernandorena Kultur Elkarteak, Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkargunearekin lankidetzan, VIII. PELLO MARI OTAÑO BERTSOPAPER LEHIAKETA burutu berri du.
Sail bakoitzeko irabazleek bideoz gabatu dituzte euren bertsoak. Hernandorena Kultur Elkarteak bideo horiek aurkeztu ditu guztiontzat.
Horri buruzko informazioa eta bideo irabazleak ikusteko, egin klik HEMEN
Zorionak saridunei eta mila esker antolatzaileei, bertsolaritzaren, euskararen eta kulturaren alde egindako lanagatik!
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da abenduaren 3an. Zizurkilgo Udalean jai eguna da eta udal-instalakuntza guztiak itxita egongo dira; udal bulegoak, liburutegia, kultur etxeak...
Aldiz, abenduaren 6 eta 7an zabalik izango dira guztiak.
Joan den astelehenan egindako osoko bilkuran, honako mozioa onartu zuen Zizurkilgo Udalak, EHBilduren aldeko bozkekin:
"Gaur egun, Ingurumen Administrazioaren Lege Proiektua izapidetzen ari da Eusko Legebiltzarrean, eta zuzenketak aurkeztu ondoren, Legebiltzarreko prozeduraren fase aurreratuan dago, epe laburrean onartu dadin.
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako lege-proiektuari aurkeztutako zuzenketetariko baten xedea Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legea aldatu eta figura berri bat arautzea da, hau da, PIPS edo Interes Publiko Goreneko Proiektuen figura sortzea.
Aldaketa horren bidez, Eusko Jaurlaritzari ahalmena ematen zaio ustezko ingurumen-hobekuntza izan dezakeen edozein azpiegitura Interes Publiko Goreneko Proiektu izendatzeko, baldin eta sustapen publikoa badago, hala nola, energia berriztagarriak sortzeko proiektuak, zabortegiak, araztegiak, erauzketa-proiektuak, etab. Gainera, ez zaie aterik ixten beste proiektu mota batzuei, hala nola ekipamendu handiei edo bestelakoei, baldin eta ingurumenaren aldetik nolabaiteko justifikazioa badute (eremu degradatu batean planteatutako ia edozein proiektu, esaterako, antzinako hondakindegi batean golf-zelai bat...).
IPGP izendapen horrek lurralde-antolamenduko eta hirigintza-plangintzako tresna guztiak azpiegitura berrira egokitu beharra ekarriko du, hau da, IPGPak, herritarren parte-hartzearekin eginiko udalen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrei inposatu egingo zaizkie, balizko interes orokorreko proiektu horiek toki-eremuko administrazio publikoen irizpidearen aurkakoak izan arren; zentzu horretan IPGPak HAPOa baliogabetu egingo du. Are gehiago, Lurralde Antolamenduaren Legearen aldaketa honek toki-erakundeen prebentzio-kontrolerako ahala ere baliogabetzen du.
"IPGP" figura, beraz, lurralde- eta hirigintza-plangintzaren inguruan ezarritako adostasunaren aurkako eraso bat da. Toki-eremuko autonomia eta demokrazia nabarmen urratzea, udalari ez baitzaio aukerarik ematen bere lurraldearen barruan desegokitzat jotzen dituen erabilerak mugatzeko.
Kezka handiz ikusten dugu Ingurumen Administrazioaren Legea laster baldintza horietan onartu ahal izatea. Hori dela eta, Zizurkilgo Euskal Herria Bildu Udal Taldeak honako mozio hau aurkeztu du Osoko Bilkuran eztabaidatu eta onartzeko:
1. Zizurkilgo Udalaren Osoko Bilkurak adierazten du Lurralde Antolamenduari buruzko Legeak Interes Publiko Goreneko Proiektuen figura jasotzearen aurka dagoela, eta baita ere, gure udalen toki-autonomiarentzat kaltegarria den eta gure toki-demokrazia urratzen duen beste edozein tresnaren aurka dagoela.
2. Zizurkilgo Udaleko Osoko Bilkurak EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteari eskatzen dio, udalen udal-interesa defendatzeko, jendaurrean adieraz dezala aurka dagoela eta dagozkion kudeaketa guztiak egin ditzala Lurralde Antolamenduari buruzko Legea aurreko puntuan deskribatutako moduan alda ez dadin."