2003

Abenduaren 30ean Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean, arratsaldeko 17’30ean, TEODORO HERNANDORENA II. IPUIN LEHIAKETAKO SARIAK banatu ziren. Epaimahaia Ainhoa Arozena, Juan Kruz Igerabide eta Karlos Linazasorok osatu zuten eta ez zuten lan makala izan aurkeztu diren 166 ipuinen artean irabazleak izendatzen.

Lehiaketan Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartzen duten eta eskerrak eman zitzaizkien herri hauetako ikastetxeek egin zuten lanagatik, bereziki Zizurkilgo hiru ikastetxeei.

Lehiaketak bost modalitate ezberdin izan zituen eta sariak Mª Angeles Lazkano, Zizurkilgo Alkatea, eta Jaxone Agirrezabalek, Zizurkilgo Kultura eta Euskara Zinegotziak, banatu zituzten:

1)A MAILA (6-8 urtekoena):

•1. Saria:
-Izena: AINHOA BEOBIDE ARIZNABARRETA (6 urte, Zizurkil).
-Ipuina: “Baserri Bidaiaria”.

•2. Saria:
-Izena: UNAI ORIA ZABALA (7 urte, Zizurkil).
-Ipuina: “Lurra eta Zerua”.

2)B MAILA (9-11 urtekoena):

•1. Saria:
-Izena: LEIRE PADILLA LOPEZ (9 urte, Villabona).
-Ipuina: “Parke Majikoa”.

•2. Saria:
-Izena: LEIRE PEJENAUTE GONZALEZ (11 urte, Andoain).
-Ipuina: “Ume berezia Andoainen”.

•Aipamen berezia:
-Izena: IRATI SOTO LAMATA (11 urte, Andoain).
-Ipuina: “Gutunak”.

3)C MAILA (12-13 urtekoena):

•1. Saria:
-Izena: GARAZI USANDIZAGA ZUBIRIA (12 urte, Andoain).
-Ipuina: “Ikusmiran”.

•2. Saria:
-Izena: BEÑAT URANGA BERRO (12 urte, Andoain).
-Ipuina: “Erromatarrak”.


4)D MAILA (14-16 urtekoena):

•1. Saria:
-Izena: AMETS ETXEBERRIA LABAIEN (16 urte, Andoain).
-Ipuina: “Bihotz-Bihotzez, Nire Oparia”.

•2. Saria:
-Izena: ENERITZ IRAOLA ODRIOZOLA (14 urte, Anoeta).
-Ipuina: “Amildegian Behera”.

5)E MAILA (17 urtetik aurrerakoena):

•1. Saria:
-Izena: AINITZE ETXANIZ IRAOLA (21 urte, Anoeta).
-Ipuina: “Trapuzko Panpina”.

•2. Saria:
-Izena: MARIA ALKORTA MENDINUETA (29 urte, Zizurkil).
-Ipuina: “Oroitzapen Lausotuak”.

Zizurkilgo Udalak lan sarituak liburuxka batean argitaratu zituen ohi duen legez.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.