Hizkuntza-ohiturak

Zizurkilgo Udalak kanpaina bat jarri du abian 2016an, guraso euskaldunen arteko hizkuntza-ohituretan eragiteko. Izan ere, ikusi du euskararen erabilera atzera egiten ari dela, eta, egoerari buelta eman nahian, guraso euskaldunen kontzientziazioa lantzea erabaki du.

Horretarako, hainbat ekintzaz osatutako plangintza gauzatu du:

  • Euskararen erabilera bultzatzeko kartelak ipintzea herriko parkeetan
  • Euskararen erabilera sustatzeko argudiotekaren lanketa herriko 3 ikastetxeetan
  • Hizkuntza-ohiturei buruzko bideoaren grabaketa herriko 3 ikastetxeetan
  • Kafe-tertulia guraso euskaldunekin, bai Atxulondo kultur etxean, bai Pedro Mari Otaño ikastetxean ere

Bi kafe-tertulia antolatu dira 2016an, guraso euskaldunak elkartu eta denen artean gogoeta egiteko euskararen erabilerari buruz. Lehenengoa ekainean antolatu zen, eta bertara biltzeko deialdia egin zitzaien herriko 3 ikastetxeetako gurasoei.…
Zizurkilgo Udalak 2016an abian jarri nahi zuen egitasmoaren berri eman zitzaien herriko 3 ikastetxeei, eta bideo bat grabatzeko ideia helarazi zitzaien, kafe-tertulia egiteko oinarri gisa erabili ahal izateko. Bideo horretan…
Argudioteka liburuxka bat da, eta bertan ageri dira Zizurkilgo euskararen ezagutza-datuak, azkena egindako kale-erabileraren neurketako datuak, euskararen arnasguneei buruzko artikulu bat eta euskara erabiltzera bultzatzeko arrazoiak. Herriko 3 ikastetxeetara eraman…
Herriko 3 ikastetxeetako ikasleei laguntza eskatu zaie, euskararen erabilera bultzatzeko esaldiak proposatzeko. Esaldi horietatik 5 aukeratu dira, eta plaka batzuk prestatu dira, herriko bost txokotan dauden parkeetan zintzilikatzeko. Ekimen honen…

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.