Kafe-tertulia guraso euskaldunekin

Bi kafe-tertulia antolatu dira 2016an, guraso euskaldunak elkartu eta denen artean gogoeta egiteko euskararen erabilerari buruz.

Lehenengoa ekainean antolatu zen, eta bertara biltzeko deialdia egin zitzaien herriko 3 ikastetxeetako gurasoei. Lehenengo kafe-tertuliako partaidetza-maila ikusirik, erabaki zen aurrerago beste kafe-tertulia bat antolatzea, ikastetxe jakin bateko errealitatean zentratuta.

Pedro Mari Otaño ikastetxea animatu zen hurrengo kafe-tertulia bertan antolatzera, Euskararen Astearen baitan, eta, horrela, azaroaren 30ean egin zen bigarren kafe-tertulia.

Bertan jasotako ideiak eta iritziak oinarritzat hartuta, txosten bat prestatuko da, eta hori izango da 2017an prestatuko diren ekintzen abiapuntua.

Espero dezagun 2016an egindako ekintzek arrastoa utzi izana guraso euskaldunengan, eta piztutako kontzientzia horrek isla izatea euskararen erabileran. Ikastetxeetako haurrek proposatutako esaldietako bat erabiliz, "Euskaldun oro, euskaraz egunero", hori izango baita hazia gainerako herritarrak ere euskaraz egitera bultzatzeko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.