Euskararen erabilera bultzatzeko kartelak herriko parkeetan

Herriko 3 ikastetxeetako ikasleei laguntza eskatu zaie, euskararen erabilera bultzatzeko esaldiak proposatzeko. Esaldi horietatik 5 aukeratu dira, eta plaka batzuk prestatu dira, herriko bost txokotan dauden parkeetan zintzilikatzeko.

Ekimen honen helburua izan da gurasoak euskaraz egitera animatzea parkeetan umeak zaintzen dauden bitartean.

Honako toki hauetan zintzilikatu dira plakak:

  • Joxe Arregi plazako parkean
  • Pedro Mari Otaño ikastetxeko parkean
  • San Millan ikastetxeko parkean
  • Ugare auzoko parkean
  • Zubimusu ikastolaren ondoko parkean

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.