Ekainaren 19an, asteartean, egin zen zozketa publikoa, ekainaren 11tik 15era bitartean erosketak euskaraz egin zituzten 885 bezeroen txartelekin. Honako hauek izan dira zozketako saridunak:
Iriarte tabernan pintxoa eta potea: Maider Esnaola
Zentroan pintxoa eta potea: Blanca Pineda
Plaza Etxeberrin pintxoa eta potea: Josefina Gabirondo
Beibategin pintxoa eta potea: Antonio Abaigar
Txindoki tabernan pintxoa eta potea: Martxel Pita
Egarri tabernan pintxoa eta potea: Jose Arrastoa
Pasus tabernan pintxoa eta potea: Ander Zapirain
Izarra tabernan pintxoa eta potea: Gabi Otegi
Ogi Zurin gosari osoa: Pili Kortajarena
Eroskin 5 euroko erosketa-txartela: Angel Aranburu
Irabazleek Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan eskura dezakete sariaren txartela.
Denon izenean zorionak ematen dizkiegu irabazleei, eta herritarrak animatzen ditugu aste horretan ez ezik urteko gainerako egunetan ere erosketak euskaraz egitera. Merkatari eta ostalari guztiek erakutsi dute jarrera eta prestutasun bikaina kanpainan, eta gustura hartuko dute pareko erantzuna herritarren aldetik.