Emakumeen Egunaren harira, Plazida Otaño liburutegian Emakumeen Txokoa zabaldu da.
Txoko honek emakumeok prestakuntza jasotzeko, hausnartzeko eta elkarrekin egoteko dugun gune bat izan nahi du. Txoko honetatik abiatuz, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa eskuratzen lagunduko diguten gaitasunak ikasi eta garatzeko aukera eskaintzen zaigu.
Txokoa zabaltzearekin batera, hiruhilero etxez etxe banatuko da gune horri lotuta antolatzen den programazioaren esku-orria.