Ahozko komunikazioa lantzea da proiektu honen helburua, horretarako bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliko dira. Bertsolaritzak hizkuntza normalkuntzan lagun dezake, hizkuntza haurren eta gazteen aurrean prestigiatu eta erabiltzeko motibazio pizgarri izan daitekeelako.
Herriko bi ikastetxetako ikasleak ari dira lan horretan; San Millan ikastetxean Naroa Geresta dute haurrek gidari eta Pedro Mari Otañon Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak du ardura.