Hondakinen bilketa sistema berria martxan jarri zela hilabete batzuk pasa dira eta Udalak esan bezala, herritarren iritziak eta proposamenak jakin nahi ditu. Parte hartze prozesu hau martxan jartzeko hemen atxikita duzuenaren moduko galdetegiak banatu dira balorazioak eta proposamenak jasotzeko. Galdetegiak erantzun ondoren Zizurkil Goian IRIARTEN eta Beheran EGARRI, AURRERA, DIA ETA OGIZURI OKINDEGIAN aurkitzen diren postontzietan utzi daiteke urtarrilaren 3a baino lehen. Horrela, guztion artean, sistema hobetzeko beharrezko diren pausoak identifikatuko ditugu, eta egun dugun eredua perfekzionatzen joango gara.