Atez Atekoari buruzko informazio bulegoa Atxulondo kultur etxean

Herritarrentzat zabalik da Atez atekoaren inguruko informazio bulegoa. Atxulondo Kultur Etxean dago kokatua.  Helburua: Herritarrek atez ateko bilketaren inguruan izan dezateken edozein zalantza edo kezka argitzea da. Horretarako hezitzaile bat egongo da bertan. Bide ezberdinak jarri dira berarekin harremanetan jartzeko. Horietako bat bulegora bertara gerturatzea da.

Atxulondo kultur etxeko goiko solairuan dagoen informazio bulegora jo daiteke honako egun eta ordu hauetan:

-Asteartea: 15:00-19:00

-Asteazkena: 09:00-13:00

-Osteguna: 15:00-19:00

-Ostirala: 09:00-13:00

 

Bigarren aukera telefonoa erabiltzea da 661.559.736 zenbakira deituta. Eta nahi izanez gero, e-posta bidez ere jar daitezke herritarrak harremanetan, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatziz.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.