Festa batzordearen agurra
Beste urte batez, hain maiteak ditugun herriko Festak ospatzeko prest azaltzen gara.
Ohi dugun bezala, jaien batzorde antolatzaile honek, txoko honetatik, zizurkildar guztioi agurra bidali eta jai zoriontsu batzuk opa nahi dizkizue.
Egun hauek oso bereziak izan ohi dira zizurkildar guztiontzat eta hori jakinik, ahalik eta jairik alaienak antolatzen saiatu gara festa batzordetik.
Askotan ez da erraza izaten denen gustua egiten, baina ahalegina egin dugu aurtengoan ere.
Festak badatoz, beraz esateke gutxi geratzen da. Lotsak ahaztu, umorez bete, blusa jantzi eta denok kalera, hori baita benetako festa.
Bukatzeko, ezin ahaztuko ditugu ere gure artean festaz gozatzeko aukerarik ez duten herritarrak, bereziki, euskal preso eta errefuxiatuak: Ander, Mikel…besarkadarik beroena zuentzat.