ZIZURKILGO II. JOSTAILUEN TRUKERAKO AZOKA

AURKEZPENA:

Bizi ditugun garaiak eta etxeetan pilatzen ditugun jostailu kopurua kontutan izanik, eta iazko azokaren arrakasta ikusirik, ZIZURKILGO II. JOSTAILUEN TRUKERAKO AZOKA antolatuko da. Bakoitzak armarioan gordeta dituen jostailuak beste etxe batean jostailu berriak izan daitezke.

OINARRIAK:

-          Azokara ekarri daitezkeen jostailuak ezaugarri eta adin guztietako haurrentzat jostailu, joko eta ipuinak izango dira.

-          Jostailu, joko eta ipuinen egoerak ona izan behar du, hau da, jostailuek osorik egon beharko dute (puskatu gabe) eta mekanismoak dauzkaten jostailuek funtzionatu egin beharko dute.

-          Azokara jostailu edo jokuren bat ekartzen duen orok, jostailu hori utzi eta beste bat hartzeko eskubidea izango du. Ekarritako jostailuaren truke txartel bat jasoko du eta txartel horrekin beste jostailu bat hartzeko eskubidea izango du.

-          Haur bakoitzak gehienez 3 jostailu, joko edo ipuin ekar ditzake eta beste hainbeste jostailu, joko edo ipuin eraman ahal izango ditu.

-          Haur bat baino gehiagok jostailu berdina eraman nahi badu, interesatuen artean zozketa egingo da.

-          Azoka honetan ez da dirurik onartuko eta trukearen bidez egingo dira egin beharreko aldaketa guztiak. Jostailuak Atxulondo Kultur Etxean utziko dira azaroaren 19, 20 eta 21ean, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

-          Azoka azaroaren 23 17:00etatik 19:00etara eta azaroaren 24ean 16:00etatik 20:00etara irekiko da.

-          Azoka Atxulondo Kultur Etxeko ARETO NAGUSIAN egingo da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.