Herriko hiru ikastetxek: San Millan eskola, Pedro Mari Otaño eskola eta Jesusen Bihotza ikastolak 2011-2012 ikasturtean Eskola Agenda 21 programaren barnean eta aurten Biodibertsitatea gaia landu ondoren egin duten lanen ondorioak, Udalari egin dizkioten proposamen eskariak eta hartu dituzten konpromisoak aurkeztu dituzte Udaletxeko pleno aretoan egin den ESKOLA AGENDA 21 HERRI BATZARREAN.
Helburu nagusia Biodibertsitatea ardatz hartuta erlazionatutako hainbat gai aztertzea izan da; adibidez espezieen desagerpenaz, azpiegitura erraldoiak ekosistemetan duten eraginez eta aldaketa klimatikoaz jabetzea beste batzuen artean.
Zizurkilgo Alkateak, Joxe Mari Luengok, egindako proposamen eskaerak aztertu ondoren, urtero legez ikastetxez ikastetxe Udalak egingo duen bisita erronda batean erantzungo direla esan du.