Eski irteera gazteentzat

Aurten ere Zizurkilgo udalak, Villabonakoarekin eta Aiztondokoekin batera, eski irteera antolatu du Luz-Ardidenera herriko eta inguruko gazteentzat. Hain zuzen, 1992-99 urte bitartean jaiotakoentzat pentsatuta antolatu da, bereziki. Alpino eta snow modalitateak praktikatzeko aukera izango dute gazteek eta elurretan gozatzekoa ere bai, bide batez.

Irteera martxoaren 17an izango da, goizeko 5:30etan irtenda. Villabonako Olaederra Kiroldegitik irtengo da autobusa. Itzulera ordua zehazteko dago, baina iluntzeko 20:30 inguru horretan izango litzateke.

Izen emate epea irekita dago jada eta azken eguna martxoaren 2a izango da. Horretarako ezarritako lekuak, Zizurkilen Aurrera Plazako udal bulegoak eta Gaztezulo eta Villabonan Gazte Informazio bulegoa eta Kiroldegia dira. Izena ematerakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa, berriz: NAren fotokopia, dirua edo ordaindu izanaren agiria eta gurasoen baimen-orria adin txikikoek (gurasoen baimen-orria Internetetik jaisteko www.kateaetxea.net ).

Udalak diruz lagundutako ekimena izaki, 18 urtez azpikoek 25 € eta 18 urtez gorakoek 35 € ordainduko dituzte.

Beraz, elurretan ongi pasatzeko aukera hau ez utzi, gazte!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.