Zizurkilgo Jaiak

ABUZTUAK 13 asteazkena

  • Goizaldeko 7etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.
    Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da bruxa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.
  • 13:00an emango zaie hasiera aurtengo Festei.
    2007ko Txapela Eguneko txapelduna izan den Andrezketako Maria Doloresek piztuko du herriko jaien HASIERAKO SUZIRIA Iriarte Etxeko balkoian.
  • Ondoren, Oilasko Jokoaren festa eta dantzaldia.
  • 17:00tan, GORRITI eta bere animalien ikuskizuna haurrentzat udaletxe ondoko belazeetan
  • 19:00tan, katerik gabeko bizikleta jaitsiera Kanposantutik plazaraino.
    Sariak: afari bana irabazleari eta lehen herritarrari.
  • 21:00tan: HERRI AFARIA plazan
  • 24:00tatik aurrera: TXIMELETA dantza taldea

ABUZTUAK 14 osteguna

  • 11,45etan, kroserako izen-ematea
  • 12:00tan krosa
  • 12:30tan, buruhandiak eta, ondoren, jolasak. Sariak izango dira neska eta mutil irabazlearentzat.
  • 14:00tan bazkaria herriko umeentzat, Intxaur Pilotalekuan.
  • 15:30tik 19:30ra, puzgarriak, kart-en pista eta malabare tailerrak.
  • 16:00tan: XIX. MUS TXAPELKETA
    Izen ematea: 15 €./bikoteko.
  • 23:00tan: Eskuz binako VI. PILOTA TXAPELKETAren finala Zimiterioan
  • Ondoren eta goizaldera arte, LAIOTZ taldea

ABUZTUAK 15 ostirala

  • 11:00etan, MEZA NAGUSIA
  • 12:00tan, herritarren arteko HERRI KIROLAK Udaletxe ondoko belazeetan.
  • 18:30: Zizurkilgo IV. TRIKITIXA TXAPELKETA.
  • Segidan, herriko kantu-taldearen kantu-jira: plazan eta tabernaz-taberna kantuan arituko dira.
  • 15:30tik 19:30ra, puzgarriak, kart-en pista eta malabare tailerrak.
  • 23:00tan puntuan, BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA
    • Joxe Agirre
    • Amaia Agirre
    • Jexux Mari Irazu
    • Aitor Mendiluze
    • Maialen Lujanbio
    • Amets Arzallus
  • Ondoren eta goizaldera arte, TRIKI TA KE taldea

ABUZTUAK 16 larunbata

  • 12:00tan HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA
    • Harri jasotzen:
      • Aimar Irigoien (Errezil)
      • Sebastian Martikorena (Iparralde)
    • Aizkoran:
      • Aimar Irigoien (Errezil)
      • Sebastian Martikorena (Iparralde)
  • 14:30tan: jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria
  • 18:00tan: IDI-PROBAK Plazaberrin.
  • Ondoren, barrikotea
  • 23:00tan, kontzertuak dohainik
    • GOSE
    • TRIKIZIO
    • D. J. BULL

    ABUZTUAK 17 igandea

    • 12:00etan, herriko HAURREN PILOTA-PARTIDAK Zimiterioan
      • Aurre-benjaminak
      • Benjaminak
      • Alebinak
    • Ondoren, herriko haur trikitilari eta bertsolarien saioa
    • Bazkaldu ondoren: Auto klasikoen erakusketa
    • 18:00etan: Sagardo probaketa plazan:
      • Aburuza
      • Zabala
      • Sarasola
      • Satxota
      • Lizeaga
    • Ordu berean, LUR LAN elkartearen produktuen dastatzea
    • Urarte trikitilariek jardungo dute kale eta tabernetan
    • 21:00etan: Oilasko afaria
    • 24:00: Gau pasa TRAKETS taldearekin eta aurtengo jaien amaiera

IRAILAREN 28 igandea

Zizurkilgo VII. Zaldi Lasterketa egingo da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.