Zizurkilgo Jaiak 2005

Abuztuaren 12a, ostirala

(bezpera)

• Arratsaldeko 7etan emango zaie hasiera aurtengo Festei. 2003ko Txapela Eguneko txapelduna izan den Patxi “Lartin” ordezkatuz, Ana Ajarnaute-k piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.

• Txupinazioaren segidan, katerik gabeko txirringa jaitsiera .

• Ibilbidea: Kanposantutik plazaraino.

• Parte har dezakete haurrek (12 urte bitartekoak ) eta helduek.

• Trofeo bana izango da lehen gizonezkoentzat eta lehen emakumezkoentzat.

• Herriko parte-hartzaile heldu guztien artean gau honetarako lau afari zozketatuko dira, bi gizonez-koentzat eta beste bi emakumezkoentzat.

• Beste bi trofeo ere izango dira haurren arteko irabazleentzat. Gainera, opari sorpresak ere zozketatuko dira herriko haur parte hartzaile guztien artean.

• Gero, 8,30etan, HERRI AFARIA Zentroan. (Txartelak Zentroan bertan egongo dira salgai.)

• 12etatik goizalderarte, TRIKITAKE taldea arituko zaigu festa giroa jartzen. Abuztuaren 13a, larunbata

• UME FESTA

• 12etan, Buruhandiekin hasiera emango zaio festari.

• 12,30etan, KROSA HERRIKOIA : Sariak izango dira neska eta mutil irabazlearentzat.

• 2etan, BAZKARIA herriko umeentzat, Intxaur Pilotalekuan.

• 3,30etatik 7,30ak bitarte haurren jolasakerako txanda:

• Ludoteka

• Pista amerikarra

• Quads pista

• 4etan, aurreko urteetako ohiturari jarraituz,

ZIZURKILgo XVI. MUS TXAPELKETA ZENTROAN.( Izen ematea: 12 €./bikoteko.)

• Gaueko 11,00etan, eskuz binako III. Pilota Txapelketaren finala Zimiterioan.

• Gauerditik aurrera eta goizaldera arte , berbena NEKIN eta EZEIN musika taldeekin.

Abuztuaren 14a, igandea

• Eguerdiko 12etan, HERRI KIROLAK

• Arratsaldean, herriko plazan, GAZTETXOEN ZIZURKILGO I. TRIKITIXA TXAPELKETA

• 5,30etan, trikitilarien kale-jira

• 6etan, bost bikoteen arteko txapelketa

• 7:30etan, sari banaketa

• Ondoren, trikitilarien kele-jira

PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA

• Gaueko 11etan, OSKORRI taldearen kontzertua Intxaur pilotalekuan. Sarrera doan.

• Horren amaieran, eta goizalderarte, ESTANGA ANAIAK


Abuztuaren 15a, astelehena

(Amabirjinaren eguna)

• Goizeko 11etan, Meza Nagusia.

• Ondoren, 12:30etan, Iñaki "Sun" mago gazteak truku dibertigarriak eta harrigarriak egingo ditu herriko plazan.

• Bazkalondoan, arratsaldeko 6etan, eta eguraldiak laguntzen badu,


Zizurkilgo XIV. AUTO-KROSA. TTOTTO SARI NAGUSIA

-Gehienez 16 auto aterako dira.

- ZIZURKILDARRENTZAT ANTOLATUTA DAGO. Autoak faltatuko balira, zonalde honetakoentzat mugatuko da: Aduna, Alkiza, Asteasu, Billabona eta Larraul.

-
Izena emateko epea: abuztuaren 8a, astelehena, Iriarte Etxean.

• Auto-krosaren ondoren, PULTSULARIAK herriko plazan.

• Gaueko 11etan , BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA:

- Joxe Agirre · Jon Martin

- Jexux Mari Irazu · Sustrai Kolina

- Maialen Lujanbio . Aitor Mendiluze

• Bertsolarien ondoren, eta goizaldera arte , berbena LAIOTZ musika taldearekin.


Abuztuaren 16a, asteartea

(Amabirjinaren Bigarrena)

BASERRITARREN EGUNA

• 12,30etan HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA

- Aizkolariak:

-  Eizmendiko Joseba Otaegi eta Igertza

-Arrospide eta Azurmendi

- Harrijasotzailea

-  Aimar Irigoien

• Bazkaldu aurretik: LUR-LAN baserritar elkartearen produktuen dastatzea.

• Eguerdian, JUBILATUEN eta HERRI KIROLARIEN bazkaria

• 6etan, IDI PROBA Plaza-Berrin.

• Ondoren, barrikotea .

• Jarraian, GAU PASA TRAKETS dantza taldearen eskutik.

Goizeko 6etan, baratxuri zopa.


Abuztuaren 17a, asteazkena

• Goizaldeko 7etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEA ri.

-Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da bruxa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.

• Goizeko 11etatik 13ak arte, KULKI taldea umeentzat herriko plazan. Arrantzaleen jolasak egingo dira.

• Eguerdiko 1,30etan, Oilasko Jokoaren festa eta dantzaldia.

Honek emango die amaiera aurtengo herriko festei


OHARRAK:

• Abuztuaren 18an, ostegunean, ohizko OILASKO AFARI HERRIKOIA egingo da.

• Afari honetan XII. Toka Txapelketa jokatuko da Plazan bertan. Izen-ematea irekia izango da.

• Honen segidan, IX. Txinga Txapelketa egingo da gizonezkoentzat (50 Kg) eta emakumezkoentzat (25 Kg). Irabazleek sari bana jasoko dute.


Irailaren 18an, (igandea)

Zizurkilgo III. Zaldi Lasterketa egingo da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.