Atal honetan Danena-Olaederra Halterofilia taldeari buruzko informazioa aurkituko duzu. 1991. urtetik gaur egun arte 149 atleta (130 mutil / 19 neska) pasa dira Halterofiliako Klub honetatik. Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan entrenatzen hasi ziren (1991). Hurrengo urtean Elbarrena auzora jeitsi ziren, hain zuzen ere, Pedro Mari Otaño ikastetxera 1999. urte arte. Urte horretan Villabona-Zizurkilgo Olaederra Kiroldegian finkatu ziren. Lortutako lorpenak asko izan direnez, oso luzea litzateke denak aipatzea. Halterofiliako talde honek Espainako txapelketetan 115 aldiz parte hartu du (236 domina lortuz); Europako txapelketetan 38 aldi (38 domina); Mundiko txapelketetan 14 aldiz (6 domina) eta Olinpiada batetan. Palmaresa aipatuz, Espainako 153 rekorrak berak ditu; 45 Europakoak eta 3 Mundukoak. Zenbait Espainako txapelketan lorturiko ematizak aipatzekoak dira: 1997. eta 199. urtetan 3. postuak eta 1998. urtean 4. postua. Taldeko zenbait pultsulari bekadunak izan dira Blume egoitzan (Goi Erredimendu Egoitza-Madril). 2001. urtean lortutako garaipen garrantzitsuenak hauek izan dira; bai talde mailan baita banakako mailan ere:
• Euskadiko 6 ordu – Jon Tecedor – Txapelduna.
• Euskadiko Kadete Liga – Danena – Txapelduna.
• Euskadiko Promesa Liga – Danena – Txapelduna.
• Euskadiko Kadete eta Jubenil mailatan – Danena – Txapelduna.
• Euskadiko Neska mailan – Danena – Txapelduna.
2001eko apirilaren 6,7,8an, Espainako Teknika Txapelketa eta Espainako Jubenil Txapelketa, Culleran (Valentzia) ospatu ziren. Hona hemen lortutako sariak:
• TEKNIKA Teddy Martínez (4.a). Itziar Dorronsoro (5.a. Espainako 6 rekor lortuz, kadete mailan).
• JUBENIL Neska mailan, 58 kilotan, Itziar Dorronsoro (2.a). Mutil mailan, Danena (3. postua).
Trofeo Antonio Climet ihardunaldia Gandian (Valentzia) ospatu zen 2001eko ekainaren 23an. Emaitza hauek lortu ziren:
• Neska mailan – 58 kilotan – Itziar Dorronsoro – 1.a
• Mutil mailan – 50 kilotan – Patxi Hernández P. – 4.a
• Mutil mailan – 56 kilotan – Ekaitz Kortajarena – 3.a
• Mutil mailan – 56 kilotan – Artiz Salaberria – 4.a
• Mutil mailan – 62 kilotan – Teddy Martínez – 4.a
• Mutil mailan – 69 kilotan – Patxi Hernández – 6.a
Ferrolen 2001eko uztailaren 21ean ospatu ziren Espainako Junior eta Absoluto Txapelketak.
• Neska mailan – 63 kilotan/junior – Itziar Dorronsoro – 1.a Espainako 2 rekor lortu zituen, baita Europako Txapelketarako minima ere.
• Neska mailan – 63 kilotan/absoluto – Itziar Dorronsoro – 3.a
• Mutil mailan – 85 kilotan/absoluto – Gorka López – 3.a
• Mutil mailan - 105 kilotan/absoluto – Ion Tecedor – 1.a
Villabonako-Zizurkilgo Olaederra Kiroldegian 2001eko uztailaren 7an Euskadi eta Catalunyako Selekzioak aurrez aurre lehiatu zuten. Euskadiko Selekzioan Danena Halterofilia Taldekoak diren Ion Tecedorrek eta Gorka Lopezek parte hartu zuten. Euskadik irabazi zuen talde mailan baita Ion Tecedorrek ere banakakoan.
2002. URTEKO EKINTZA BATZUK
• KONZENTRAZIOA, Valenzian, 2002ko uztailaren 31tik abuztuaren 18ra.
• Europako sub16 Txapelketako aurreko fasea (fase previa). Ekaitz Kortajarena, Teddy Martínez, Haritz Salaberria, Ivan Sasiain, Patxi Hernandez,
• EUROPAKO SUB 16 TXAPELKETA, Nizan, 2002ko abuztuaren 19tik 25era. Ekaitz Kortajarena, Ivan Sasiain, Haritz Salaberria.