Tolomenditik jakinarazi digute silo bolako plastikoen bilketan aldaketak egingo dituztela kalitate, garbitasun, erosotasun eta kontrol gehiagoko zerbitzu bat lortze aldera.
Plastiko gehien sortzen dutenei beren etxean jasoko zaie eta gainontzekoentzat gaur egungo bilketa modua mantenduko da bilketa puntuari dagokionez baina ez maiztasunari dagokionez. Tolomenditik edo Udaletik jakinarazi zaio bakoitzari zein de bere kasua.
Lehengo bilketa puntuetara honako egun hauetan bakarrik eraman beharko da plastikoa:
- Apirilak 20
- Irailak 14
- Abenduak 14