Tolosaldeko Energia Diagnosia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoen sailarekin elkarlanean, Tolosaldeako egoera energetikoaren diagnosi bat egin zen. Lortutako datu kezkagarrien aurrean, kontzientziazio bideoak sortu ditu Tolosaldea Piztuk (Tolosaldea Garatzeneko energia sailak). Informazio honen berri ematea eta jendearen konpromisoa eta sentsibilizazioa lortzea dira helburuak.
Nondik dator Tolosaldean kontsumitzen den energia?
Eskualdean kontsumitzen den energia kopurua, munduan pertsona bakoitzak kontsumitzen duenaren media baino dezente handiagoa da. Gainera, kontsumo energetiko hau erregai fosiletan oinarritzen da %87an. Aldundiaren datuen arabera, menpekotasuna ere handia da: %98koa; alegia, kontsumitzen dugun energiaren %2a bakarrik sortzen da Tolosaldean.
https://www.youtube.com/watch?v=GwTfGJoark8
Pobrezia Energetikoa Tolosaldean
Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, 10 etxetatik 2tan bizi dira egoera honetan; 24730 pertsona, pobrezia larrian gainera. Honen ondorioz, argi-mozketak, etxeko tenperatura ezin egokitzea eta beste hainbat arazo izaten dituzte. Piztu Tolosaldeak kasu honetan bizi diren familiei helarazi nahi die, arazo honen aurrean ez daudela bakarrik.
https://www.youtube.com/watch?v=D8lXEv3HgSY
Nola irakurri zure faktura elektrikoa? – Piztu Tolosaldea
Zure etxean eraginkortasun eta aurrezpen neurriak ezartzeko ezinbestekoa duzu zure energia kontsumoari kasu egitea, eta kontsumo horretan faktura elektrikoa duzu lehen urratsak emateko bidea! Botaiozu begiradatxo bat.
https://www.youtube.com/watch?v=X5AOVHGXdis
ARGI IBILI: Etxean energia aurrezteko gakoak
Etxean energia aurrezteko gakoen inguruko bideoa eta batez ere zer EZ EGIN energia aurrezteko
https://www.youtube.com/watch?v=R7twIaw-Oqg
Tolosaldea Garatzenen baitan energiaren inguruan egiten ari den lanketaren berri informazio gehiago nahi izanez gero, ondoko loturan klikatu: