Aizan talde feministak Zizurkilgo lehenengo jardunaldi feministak antolatu ditu. Ekainaren 22tik 26ra bitartean izango dira, goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean.
Jardunaldiak didaktikoak izango dira, eta helburu nagusia izango da informatzea. Hainbat nobedade ekarriko dituzte, besteak beste, gordoaktibismoaren hastapenak eta bertso hamaiketako musikatu eder bat.
Albiste honi erantsita duzue programazio osoari buruzko informazioa.