Zizurkilgo Festa Batzordeak Blusen eguna antolatu du, uztailaren 5erako, larunbaterako.
Egitarau oparoa prestatu dute egun horretarako:
13:30ean: SAGARDO DASTAKETA
14:00etan: BAZKARIA
Paella erraldoia egingo da plazan, sagardo dastaketa bitartean.
Ondoren, JOLASAK.
18:00etan, MODEXTO, orkestra gizona.
23:00etan, BERBENA: 3gabe2
Bazkarirako tikeak Egarrin edo Aurrerako udal bulegoetan erosi ahal izango dira, ekainaren 30era bitartean, 10 euroren truke. Bazkarirako mahai tresnak norberak eraman beharko ditu.