Ziotza kirol elkarteak antolatuta, Zizurkil Udalaren laguntzarekin, beste urte batez Zizurkilen egingo da Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa. Nazioarteko modalitate honek sail zati bat ahalik eta azkarren eta txukunen moztea eskatzen du. Gizonen kasuan 100 m2 -ko saila ebaki beharko dute, emakumeen kasuan 50 m2. Beste urte batez parte hartze zabala izango da: 14 segalari gizonezkoetan eta 3 emakumezkoetan. Bi zizurkildar ere tartean izango dira, Peio Argaia gizonezkoetan eta Alatzne Etxaburua emakumezkoetan. Etxaburua egungo txapelduna da.
Lehia, arratsaldeko seietan hasiko da, igandean, hilaren 22an, Zizurkilgo Areta baserriko zelaietan. Kotxea aparkalekuan edo plaza inguruan uztea eskatzen da.