Bi ibilbide prestatu dira: bat motza, 5 kilometrokoa, eta bestea luzea, 18 kilometrokoa.
Ibilaldi luzea goizeko 9:00etan hasiko da, Pedro Mari Otaño plazatik. Leku hauetatik pasatuko da: plaza – Ipidegiko karobia – Otsoerrekako ur-jauzia, Arripilletako sarobe – harria—Txurro- Iriziarko karobia – plaza.
Ibilaldi motza, berriz, goizeko 11:00etan abiatuko da, Zaratetik, eta puntu hauetatik igaroko da: Zarateko benta – Azarola – Estenagako Txorroa – Zarateko benta.
Bertan bazkalduko dugu, eta bazkaria bakoitzak eaman beharko du. Edaria eta kafea Udalak jarriko ditu.
Informazio gehiago eta ibilbideen mapa beheko liburuxkan aurkituko dituzue.