Gure Esku dago ekimenaren Zizurkilgo antolatzaileek ohartarazi dute iganderako autobusik ez dagoela. Dauden guztiak trenik ez duten herrientzat behar dituzte. Zizurkildik tren bereziak izango dira igandean. Goizeko 10:00etarako herri bakoitzak bere lekuan, zizurkildarren kasuan, 58. kilometroan egon behar dute, Lazkao eta Beasain artean. Ondorioz, Gure Esku Dago ekimenetik deialdia egin diete bertara doazen herritar guztiei goizeko 09:11etako trena hartzeko, bertan elkartu eta taldean joateko kilometroraino. Tiketak aurrez hartzea komenigarria dela adierazi dute. Beste ohar bat: Jan Edana eramatea aholkatzen da.
Zizurkilgo Udal gobernuak babes osoa adierazi nahi dio Gure Esku Dago ekimenari eta beste zizurkildar ugarik bezala bertan parte hartuko dute ordezkariek.