Herritarren eta kirolarien parte-hartzea areagotzeko asmoz, Kirol Batzordeak erabaki du hautaketa-prozesua aldatzea. Zizurkilgo kirolariei deialdia egin die argazkiak udal-bulegoetan aurkezteko, eta argazkia aurkezten dutenak izango dira euren artean 2014ko zizurkildar kirolari onena aukeratuko dutenak. Argazkiak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 30era bitartean.
Ondoren, argazki horiek guztiak ikusgai jarriko dira Elbarrenako jaietan, herritarrek gehien gustatzen zaiena aukeratu ahal izateko. 12 argazki bozkatuenekin osatuko da Zizurkilgo Udalaren 2015eko egutegia.
Ekimenari buruzko informazio zehatzagoa aurkituko duzue hemen beheko esku-orrian.