Zizurkilek ez du finkatua bailaren ezarpen zehatza. Horren ondorioz, etxebizitza ugari "sakabanatua" moduan agertzen dira erroldan. Bailaren kontua behin betiko finkatzeko, proposamena landu du herritar talde batek Udalarekin elkarlanean. Proposamen hori, herritarrei aurkezteko unea heldu da orain.
Horretarako bi batzar deitu ditu Zizurkilgo Udalak.
-Hilaren 20a, asteartea, 19:30etan, Atxulondo kultur etxean (Jubilatuen lokal zaharrean). Gazteleraz eta euskaraz izango da.
-Hilaren 27a, asteartea, 19:30etan, Iriarte kultur etxean, euskaraz.
Nahi duen herritar oro gonbidatuta dago.