Zizurkilgo Udalak autobusa antolatu du maiatzaren 11n Senperera joan-etorria egiteko. 9:30ean aterako da Zizurkil Goiko plazatik, eta 9:40an Elbarrenako errotondan geratuko da. Itzulerako ordua 19:30ak izango dira.
Izena emateko: Aurrerako udal bulegoetan, eta Egarri eta Iriarte tabernetan, maiatzaren 8ra bitartean.
Prezioa: 10 euro.
Animatu eta eman izena!