Gaur, martxoak 19, kale antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Zizurkilen, Antzerki astearen baitan. Pintxo-pote eguna izaten denez asteazkena, giro on hori bultzatu nahi izan du Udaleko kultura sailak kale antzerkia jarriz. Trapu zaharrak taldearen "Ametsetan Bizi" emanaldia ikusteko aukera izango da, iluntzeko 20:00etan Elbarrenako erdigunean. Hurbildu eta gozatu antzerkiaz!