Mikel Nieve leitzarrak jasoko du aurtengo saria. Ohi bezala, Jon Zalduak aurkeztuko du ekitaldia, Lizaso eta Telleria bertsolariez gozatzeko aukera izango da eta Xapre eta Totxo trikitilariek alaituko dute giroa. XXVIII. edizioa da aurtengoa. Arratsaldeko 8:30etan hasiko da festa.