Joan den asteburua ez ahazteko modukoa izan da Zizurkildik Lladó (Girona) aldera bidaiatzera animatu ziren herritarrentzat. 50 zizurkildarretik gora, gehienak gazteak izan dira Zizurkilen ordezkari kataluiniako lurretan.
Joan den maiatzean Zizurkilen hasitako harremanari, senidetze akta sinatuz eman zitzaion jarraipena Lladó-n bertan. Zizurkildarrek herri kirolen erakustaldia, bertsoa, musika eta dantza ere eraman zituzten euskal ohituren erakusgarri eta bi herrien eta bereziki herritarren arteko topaketa bihurtu zen asteburua.
Asteburuko hainbat argazki HEMEN