Sega txapelketa biren lekukoa izango da zizurkil 15 egunean. Joan den asteburuan Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa ospatu bazen, igande honetan emakumezkoen Euskal Herriko sega txapelketa ospatuko da. Igandean, eguerdiko 12:00etan ospatuko da finala, Areta baserriko zelaietan. 20 minutuko lana egin beharko dute emakumeek, nork belar kilo gehien ebaki. 3 dira final handi honetako parte hartzaileak: Irati Astondoa, Arrate Garin eta Alatzne Etxaburua zizurkildarra. Etxaburua txapeldun orde izan zen joan den asteburuko azkartasuneko txapelketan. Nabarmentzekoa lehen aldiz egingo dela berezituta emakumezkoen Euskal Herriko sega txapelketa. Zizurkilgo Udalak babesten duen ekimena da.