Hondakinen bilketa sistema dela eta zalantzaren bat duen edoizein zizurkildarrek horretarako propio irekita egongo den bulegora jo dezake datozen asteetan ere. Asteartetik ostiralera, iluntzeko 15:00etatik 19:00etara egongo da irekita bulegoa, Aurrera plazako lokalean. Joxe Arregi plazan egiten ari diren lanen ondorioz kultur etxea itxita egongo eta eta horregatik jarraituko du irekita bulegoak Aurrera plazan.