Beste urte batez, maiatzaren lehen igandea zizurkildar eta usurbildarren topagune izan zen Andatza mendia, bi herrietako mendirik garaienean. Ohi gisan ez ziren falta izan hamaiketako, trikititxa, haur jolasak eta giro ona. Zoritxarrez, azken urteetan gertatzen ari den moduan, Zizurkildik haur gutxi igo zen baina usurbildarrek erakutsi zuten sasoiko daudela. Argazkiak ikusteko HEMEN