Maiatzaren 30eko grebaren atarian, “eskubide sozialen denfentsan murrizketarik ez!” lelopean kontzentrazioa egin dute hainbat zizurkildarrek. Zizurkilko Euskal Herria Bildu izan da deitzailea eta protestarekin bat egin dute Zizurkilgo Huyck Wagner (Perot) enpresako langileek, TOPA plataformak eta Pedro Mari Otaño Herri Eskolako irasleek. Azken hauek LOMCE legeak gure hezkuntza sisteman eragingo dituen kalteak azaldu dituzte, eta TOPAkoek Tolosaldean Osasun Zerbitzu publikoa lortzeko borrokaren berri eman dute. Azkenik, EH Bilduren izenean irakurritako idatzian maiatzaren 30ean egingo den grebarako deia luzatu dute.