Herri Arteko pilota txapelketan final laurdenak pausu batera ditu Zizurkilek. Joan den ostiralean Zizurkilen jokatu zen kanporaketan 2 eta 1 irabazi ostean, Bergaran dute itzulikoa ostiral honetan, hilak 31, iluntzeko zazpi terdietan. Hauek osatzen dute Zizurkilgo taldea: Kadetetan Mikel Garin eta Jokin Arregi. Jubeniletan, Peru Labaka eta Jon Erasun eta afizionatuetan, Iñaki Lizaso eta Imanol Arruti.