"Maiatza Saltsan" ekimenaren baitan, senidetzea gogoratzeko ekitaldietan Zizurkilgo Kantu taldeak ere parte hartu nahi izan du. Horrela, ostiralean, hilak 24, kantu jira izango da Joxe Arregi plazan, iluntzeko 20:00etan hasita. Senidetze Egunera datorren konpartsa kataluiniar bat ere lagun izango da jirarako. Segundo Montes-etik etorritako herritarrren eta Zizurkildarren arteko beste ekitaldi bat izan nahi du ostiralekoak. Kantu jiraren ostean, zizka-mizkak izango dira gainera.
Txartelak Salgai
Hurrengo egunean, hilak 25, larunbatean ospatuko da senidetze eguna. Oraindik eskuragarri daude bazkarirako txartelak Atxulondo eta Iriarte jatetxeetan. Hau da Senidetze Eguneko egitaraua:
11etan, harrera instituzionala Udaletxean
12etan, harrera herrikoia P.m. Otaño plazan. Porrotx pailazoak emanaldia eskainiko du eta kataluiniako konpartsak alaituko du giroa. Talo solidarioez gozatzeko aukera izango da gainera.
14:30etan, bazkari herrikoia frontoian. Ondoren, Anje Duhalde eta Fermin Balentziak emanaldia eskainiko dute,
